Ez dok hainbesterako
Labur esanda: “Ez dok hainbesterako”. Behiñ eta barriro entzun izan juat liburu honi buruz bere sasoian eskandalo haundixa izan zala, pederastia eta intzestua dala, eta euskal mundua abarez beteta zeguala, eta bla bla bla. Ba hara, nere ustez gaur egunian askoz be zorrotzago begiratzen dittuk hórrek gauzok orduan baiño. Eskoletan umiei “eskua sartzia” haiñ arrunta zan sasoiari buruz gabizak, gero. De la Caspa eta Arcacusak “Quince años tiene mi amor” kantatzen zebenekua. Eta, gaur eguneko ikuspegixakin, kartzelan sartu biharko gendukez Chaplin, eta Jerry Lee Lewis, eta gure zenbat eta zenbat arbaso, justo-justo hillerokua izandako nerabiekin ezkondu izanagaittik. Eta antxiñako Greziara jotzen badogu, tira-tira-tira... Bueno enok hasiko ni Mirande zuritzen –bestiak beste, agerikua dalako probokatzera zoiala-. Bakarrik esaten nabik etxatala hain-hain-hain makurra begittandu. Eta tira, gustau jatak protagonista gaixuan buru barruan dagon laberintuen deskribapena, alkoholan papela... psikopatixia gaur eguneko liburu askoko protagonisten ezaugarrixa dok gaiñera; zentzu horretan be guztiz normala begittandu jatak liburua.
Eta mamiña alde batera lagata, formiangaittik be ba jakat zer esana. Batetik, nik xiberotarrez idatzittako testua espero najuan eta “gipuzkera osotu” sasoiko idazkera batekin topau nok, “Delirio Vasco”-ko pajina bakarti horretako azken mohikanuen estilora: hatxerik ez, “zu zara” biharrian “zu zera”-eta, sabinismo pillo bat... Euskaldunbarri “ilustrauen” egitura sintaktiko korapillotsu eta ulergatx tipikuak be ugari. Eta, hau bai espero nebana, bere olerki soltiak ezagututa (kantuenak-eta) iparraldeko euskalkixen lexiko asko, grekozko grafiazko kultismuak eta Miranden topiko rekurrentiak (Gazte-Lurran eta Goizerrixan kontuak). Baiña tira, hainbestian moldau nok eta azkenian egin be egin nok idazteko era horretara (¡eta egin naizenerako liburua amaittu! ¡hain dok motza! ¡eta alperrik gaiñera, eze, Miranden liburu bakarra ei dok hau!).
Ezin izan dotena tragau beste gauza bat dok: ediziñua bera, edo liburua prestatzeko eria. Eginek bere sasoian “Pacharán La Navarrakin” etaratako kolekziñokua dok, eta pretensiño filologikuekin eginda dagok. Batetik, gaztelerara itzulitta dagok, eta hor okertu najuan muzturra lehelengotz: izan be, gaztelerazkua askoz be hobeto maketauta dagok, irakortzeko erreztasun gehixago emonda, euskerazkua baiño. Eta bestetik, euskerazkua nota filologizkoz beteta dagok: transkribatzailliak (ustez) testu orijinala zuzentzen edo osatzen; ulertzen ez dittuan espresiñuak “interpretatzen”; interpretau ezin dabenian (sic) ipintzen... Eta tira: ez nok sakon aztertzera sartu (asmorik bez), baiña behin baiño gehixago topau dittudaz oharrak perfectamente ulertzen dirazen pasartietan, edo “z” bat “s” batez ordezkatuta premiña barik, eta onduan gaurko ikuspegittik txarto egongo litzaken berba bat ezelako ohar barik... txapuzia, eta diñot nik, tipuak bere erara ahal zeban modura idatzi bazeban, ba laaaaaga dagon modura, eta nahi bok egixok separata bat testu komentarixuakin, kopon. Baiña siñistu nahi juat ediziñuan arazua dala, eta beste argitaraldixetan bihar-dan-modura agertuko zala testu orijinala.
Horixeok dana (Zipri kañoneruak esaten zeban lez).
Nik irakorri dodan bersiñua LUR Editorialak 1970ian argitaratakua dok. Zoragarri idazten juan Mirandek eta liburu honetako euskeria ezin leikek esan "gipuzkera osotua" zanik; lapurtera klasikuan zenbaitt ikutuz aparte, gaur eguneko euskara batuan antz gehixago jaukak.