Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Pasión hitana

Pasión hitana

Oier Gorosabel 2011/02/24 21:40
Our lagun Assier Sarats has recently published a very interesgarry note in his Eibartick blog. Now that it’s fashionable to talk hitane ¿makes ete sense to erabillate it whith children? In these times when verbett is more and more uniformous ¿shall we direct to our momorroes with such atavic verbes as ju’hari, wazian/k or jarabixaraz? Hangoyquack knows. This is a little eckarpenis of the Garagoithical Oracle from his vedarrez-betetack castaway.
Pasión hitana

Entrevias (Madrid). Irudixa: Videos Gitanos

 

Hiriari jarraitzeko, Asier. Nik be hika egitten jetsat semiari, eta Aprillian jaixoko dan bestiari be hala egitteko asmua jakat. Baiña neregaittik egitten juat batez be, ikastiarren. Etxuat iñundik iñora espero umiak nere modura egingo dabenik: Lekeittion bizi nok; andria oiartzuarra dok... Txikittan, umiak oiartzuarrez egingo juek (hala jabik oiñ Niko: “atikuk” = antijuk = antiajuak, “abiya” = ogiya = ogixa, “atxak” = galtzak = frakak...), eta eskolan hastiakin batera zuzenian pasauko dittuk lekittarrera.

Ez, nere asmua ez dok semiei nere euskera eredua irakastia. Anek eta nik aspaldi adostu genduan umieri bakotxak bere euskalkixan egingo gentsala, batuz edo lekittarrez ez behintzat (gaiñera hori akulu bat dok neretako, eibartarrez hobeto ikasteko). ¿Umiengan ze eragin izango daben honek? Esango najeukek, igual, euren burua errespetatzen ikastia.

Etxakixat zelan azaldu. Askotan ipintzen juat ondarrutarren ejemplua ETB-ra juaten dirazenian (lehen behintzat bai; ba dittuk 5 urte TB-rik ez dakagula etxian). Salbuespenak kenduta, normalian batu-erdi-bizkaiera tartartutako bat egittera jotzen juek, euren benetako berba bizixa ezkutauta. Ekittaldixa egin eta gero, konbentziduta najagok jente askok zera pentsatzen dabela ondarrutarretaz: gaixuak; klaro, han erdi erderaz egitten danez, hara zelako euskalgaiztua geratu jaken. Degradantia begittantzen jatak jarkeriori, noiz eta euskalkixak modan dagozenian, eta horren seiñalia dok gipuzkera serrau-serraua erabiltzia guztiz normalizauta dagola (Alkaiñena-eta).

Bueno, ba ni semiengaittik zera nahiko najeukek: nagusitzen dirazenian, goguan izatia zelan jarduten juan eibartarrez euren aittak, etxian eta kalian, konpleju barik, eta eurak gauza bera egitteko kapazak izatia (euren dana dalako euskalkixakin). Horrekin konforme nik.

asier
asier dio:
2011/02/25 10:08

Ados, Oier, hor goixan esaten duanakin (baina ez juat sinisten hire esaldi hau: "nere asmua ez dok semiei nere euskera eredua irakastia." Hik, nahitta, hizkuntza, hizkera eta erregistro bana aukeratu dittuk; eta horixe erakutsiko detsek semieri).

Dana dala, nere post horrek bi irakurketa jittuk. Batetik literala dok, reala. Beste batetik literarixua, metafora bat. Hizkuntza gutxituen egoeriaz, hizkuntza gutxituetako hiztunen kezka eta barne-miñetaz, euskeraz jardutiak sortzen dittuan buru-hauste eta nekietaz...

Zertan gabixaz? Zertarako? Balioko ete jok gure 24 orduko etenbako burrukiak?

Serafin
Serafin dio:
2011/02/25 15:07

Orakuluko umoria mundiala. Oso ondo bai Oierrena, baitta Asierrena be. Zertarako ez jakixat baiña burrukiak berez merezi jok norberanari eusteko ezpada be. Etenbakua ez baiña hamabostian behingo burrukia egingo juat loibatxuekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024