Botereen banaketa
Unibertsitate sasoian Ignacio Ramoneten La tirania de la comunicación liburua irakurri nuen. Ohikoa den botere banaketa klasikoa, legegilea, judiziala eta exekutiboa, atzean geratua zela pentsatzen zuen Ramonetek.
Botere horizontal eta parekideak izan beharrean, piramide moduan antolatuak daude bere ustetan:
- Goian, gainerakoak dominatzen, botere ekonomikoa
- Ondoren, botere mediatikoa
- Hauen azpian, botere politikoa
Botere ekonomikoak komunikabideak kontrolatzen ditu, eta biek batera botere politikoa.
Interesgarria iruditu zitzaidan, baina horixe, besterik ez. Aspaldian, ordea, geroz eta argiago daukat Ramonetek bete-betean asmatu zuela. Ez du inporta nora begiratu, dela Espainiaren kanpo-politika, finantza merkatuen erreskate neurriak edota zenbait udaletxeren erabaki xelebreak (horra Bukowski Donostian edo Errebal Eibarren), denen atzean enpresa handien interesak.