Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

XI mandamentua

2011/01/31

Lekeittioko Aldamizetxebarria kalian ("padre Estepan", gure etxeko jergan) Jakinza Akademiako pegora barruan poster haundi hau ikusten da. Handik ixa egunero pasatzen naiz autobuserako bidian, eta beti egin izan desta grazixia.

XI mandamentua - Gehiago irakurri

Jon Juaristiren alde

2011/01/30

“Jon Juaristiren alde” izenburupeko artikulu zirikatzailea idatzi du gure Xabier Mendigurenek (Ortzadar. Deia, 2011.01.29). Laburbilduz, Xabierrek azpimarratzen duen paradoxa zera da: Josu Urrutikoetxeak Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordean partu hartu izana salatu zutenek ondo ikusten dute orain Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean. Eta, alderantziz, partaidetza hura ondo ikusi zutenek ez dute oraingo hau onesten. Eta… biak ontzat emango bagenitu?

Jon Juaristiren alde - Gehiago irakurri

Hamar-hamabi urte arteko kirol-soziologia

2011/01/27

Zergatik Bizkaiak ez du orain duela mende erdi bezainbateko futbolaririk ematen? Zergatik Nafarroako biztanlegoak, Bizkaikoaren erdia izan arren, dezente jokalari gehiago ematen du? Lezamak balio du nonbait hamar, hamabi edo hamalau urteko eskola-mutikoak han-hemenka bildu eta bertan lantzeko. Baina zer gertatzen da hamar-hamabi urte arte? Non da arazoa?

Hamar-hamabi urte arteko kirol-soziologia - Gehiago irakurri

Bardoze - Bidaxungo nagusia

2011/01/27

Kantera negoziua ba dakigu zelakua dan. Bidaxungo harrobiko nagusixak be, Parisera juan bihar epaiketa batera, eta, ezin allegau ta... Carrerot biarnesa eta bere sorginkerixei esker, aidian allegatzen da hara -hori bai, Strassbourgeko kanpantorriakin jota-. ¿Zelan amaitzen dan asuntua? ¡Zelan amaittuko da ba, kantera bateko jabiakin!

Bardoze - Bidaxungo nagusia - Gehiago irakurri

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean

2011/01/27

Panorama berriak ezin du okerragotu egoera; aitzitik, aukeren mundu berri bat irekitzen zaio euskal komikiari

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean - Gehiago irakurri

Nor dago erreta?

2011/01/26

Patxi López 1959an jaio zen Portugaleten. Euskalgintzaz du duen esperientzia. Jakineko datua da. Jakinekoa ez dena da nor arraiok jartzen dituen esaldi biribil, handi-mandi, su-eragile eta gezurti horiek Lehendakariaren ahotan. Ez da Lehendakaria euskalgintzaz erreminduta dagoena. Nor dago erreta?

Nor dago erreta? - Gehiago irakurri