Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Nafarroako Liburutegia

Nafarroako Liburutegia

albret 2011/03/02 14:58
Non geratu da Pablo Antoñana Liburutegiaren izena?

Lehenik eta behin zorionak nafarroi, liburuzainoi, politikoei eta administrazioari. Behingoz pozarren nago. Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmoteka abian jarri delako, eta 19.000 metro koadro erabili dutelako egitasmo kultural baterako.

Iritziak iritzi, akatsak akats,  oinarrizkoa bermatuta dago. Badakit irakurri dudalako akats larriekin hasiko dela funtzionatzen. Ez da seinale ona horrela hastea, gaizki hasten dena…  Honez gero egunkari batzuek proiektu honen gabeziak azaldu dituzte (izena, lekutan, pertsonal eskasa, kanpoko langileak edo ETTko langileak…). Eta egia esateko garrantzi handiko gabeziak dira. Garrantzitsuenetariko bat pertsonalena da, profesional gutxiekin jarri dute martxan. Inori ez zaio bururatzen teknologia aldetik, makinen aldetik azken muturreko ospitala sortzea profesionalen kopuru urriaz. Zergatik bai egitasmo kulturala?  Ea denbora iragan ahala konbentzitzeko gai garen!

biblioteca de Navarra

Tristura bakarra da San Francisco Libururutegiari agur esatea. Ziur nago nafar asko triste samar izango direla.

san francisco

Dena den, aurreko guztia  egia izan arren, oraindik poza tristura ez da bihurtu. Izan gaitezen baikorrak, eta joan gaitezen giza baliabide gehiago eskatzen, eta behar duen guztia atotzen. Ia 26 milioi euroko gastuak izan dira. 1.245.000 dokumentu har ditzake bere baitan eraikin berriak. 

Euskadin antzerako proiektu egin ezean badaukagu euskal funts-bibliografikoak non gorde.  Ea eraikuntza berri honek balio duen kulturari dagokionez euskal herriko proiektuak elkarren artean sortzeko eta ekiteko. 

nafarroa

Gerardo Luzuriaga 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.