Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Apunte politikoa

Apunte politikoa

Mikel Iturria 2011/03/01 22:23
Donostiarra gehitu beharko genioke.

Pasa den igandean porra hau bota nuen twitter-en: "Donostia. Hauteskunde porra. PSE, 9; PP, 7; EAJ, 5; Sortu-EA-Alternatiba, 5; Aralar, 1".

Txorakeri bat da, bai. Zoritxarrez asko gelditzen baita maiatzaren 22ko helmugarako. Eta oraindik ez dakigu zer kristo gertatuko den Donostiako bainuetxean.

Gogoratuko ditut zeintzuk izan ziren 2007ko hauteskundeen emaitzak: PSEk 11 zinegotzi lortu zituen; 6, PPk; 5, EAJk; 3, Ezker Batuak (Alternatibakoak dira orain) eta Aralarrek; 2, EAk (bat da EAkoa orain eta bestea Hamaikabatekoa). ANVko zerrenda epaileek baliogabetu zuten orduan.

Lagun batek idatziz helarazi zidan bere porra: 8, PSEk; 7, Sortu-EA-Alternatibak; 6, PPk; 5, EAJk; 1, Hamaikabat-ek. Ez da ezker abertzalekoa, baina gorantz ikusten ditu. Nik baino gehiago.

Partidu Sozialista metxa gutxirekin ikusten dut, alkateak denbora gehiegi darama gauza onerako. Eta igual uste baino handiagoa da pintxazoa. Jendea Odonekin haserre ikusten baitut inguruan.

PPkoak, berriz, oso donostiar ikusten ditut eta hori garrantzitsua da hiri honetan. Kontuz, beraz.

EAJkoak nahikoa lan dituzte etxe barruan. Garai batean, entzun nion bertako bati indarren %90a etxean xahutzen zituztela, elkarri mokoka. Zelaira, gero, nekatuta ateratzen ziren. Ez dakit, baina uste dut berdin-berdin jarraitzen dutela.

Espabilatzen ez bada, Aralar Ezker Batua izateko bidean da. Hau da, mandatuetarako EAJren laguna. Eta horrek, normalean, ez du oso ondo amaitzen. Eta, kontuz, Hamaikabatekin, ze igual Iñaki Galdosek jan diezaioke terrenoa eta nire porran duen zinegotzi bakarra txantxikuarraren esku geratu.

Sortu-EA-Alternatiba hirukoa inkognita hutsa da oraindik. Ez dirudi Sortuk aurkezteko aukera izango duenik, baina batek daki. Dena den, boto horiek ez dira zakarrontzira joango oraingoan eta Sorturen boto horiek EA / Alternatibaren esku gera daitezke.

Telefonoz hitz egin dut gaur arratsaldean lagun batekin eta esan dit Jukebox-en gaurko apuntea irakurtzeko. Goiko lerro hauek idatzi ondoren hasi irakurri ditu. Ohikoa duen ironia erabiliz, Moyanok dio PP-EAJ-Hamaikabat formulak ken diezaiokeela alkatetza Odoni. Albertok dionez, Teledonostin formula horren alde agertu omen zen Gómez Ugalde (PP), Eneko Goia (EAJ) aurrean zuela. Basagoiti ere Odon botatzearen alde azaldu zen igandean.

Egia esateko, ez dit loa galarazten kontu honek. Gutarrek inoiz ez baitute irabazten.

Ni Bassmattiren kanta berri bat entzuten geratuko naiz. Etxean, seguraski.

Apunte político donostiarra, este post en castellano.

iturri
iturri dio:
2011/03/04 09:23

Kaixo, Serafin.

Haserre samar idatzitako apunte bat da: ez Aralarrekin, bereziki; baina bai partitokrazia honekin. Horrela hartu behar dira nire hitzak.

Sentsazio bat da, ez besterik.

Eskerrik asko komentariogatik, Serafin, baita lotura uzteagatik ere.

Lide Garrie
Lide Garrie dio:
2011/03/27 18:01

Eta nortzuk dira Gutarrek?

iturri
iturri dio:
2011/03/28 01:22

Aupa, Lide.

Ez daukat erantzunik. Gutarrak antolatu gabe gaude eta.

Serafin
Serafin dio:
2011/03/04 01:23

Nondik ateratzen duk kontu hori? Irakur ezak Rebekaren bloga:

http://tinyurl.com/6cdefj5

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter