Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Argindarraren zorra

2011/02/03

Espainiar merkatuko kontsumitzaileak ez du argindarra balio duen beste ordaintzen eta, gainera, banaka batzuek edo izan ezik, jenderik gehienak ez daki behar baino gutxiago ordaintzen diharduenik, zorra bere bizkar handitzen ari denik alegia. Argindar-kostuaren eta ordain-fakturaren arteko bitartea 14.000 milioi eurokoa da. Hau da, batez beste, espainiar familia bakoitzak mila euro inguru zor du argitan. Eta ez daki.

Argindarraren zorra - Gehiago irakurri

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuari iruzkinak eta ekarpenak

2011/02/03

Pasa den abenduaren 13an Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera burutu zen Bilbon, Guggemheim museoan. Jaurlaritzan gobernu berria zegoenetik egindako lehen bilera izan zen, eta aurretik zegoen kontseilua ia-erabat aldatu zuen Kultura Sailak. Kide gehienak berriak ziren, eta tartean neu ere izan nintzen, dantzak erakundeen laguntza handiagoa behar duela defendatzeko prest.

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuari iruzkinak eta ekarpenak - Gehiago irakurri

Nortasun handiko eraikin iraunkorrak

2011/02/03

Arkitektura ikasliak Eibarrera etortzen ei diraz eraikin industrialak estudixatzera (etxebizitzia eta tallarra batera dirazenak); Ondarruko portuko etxe batzu be, ikustekuak diraz. Argazkikua Artabidian dago, eta sarrera mailla bi dakaz, bata portutik eta bestia 7garren pisuan-edo. Bertako bizilagunak be konsziente dira hortaz, eta pozik dagozela dirurixe.

Nortasun handiko eraikin iraunkorrak - Gehiago irakurri

Berme europarra

2011/02/02

Europako Ezarpen Bankuak 195 milioi euroren maileguaz bermatuko du Zubietako Hondakin Kudeaketa Gunea. Horrez gainera, Banestok eta La-Caixak 70 milioiz finantzatuko dute eta Gipuzkoako Aldundiak 125 milioi ordainduko. Hamabost urte behar izan dira...

Berme europarra - Gehiago irakurri

Memorixa faltia

2011/02/01

081215ko saio reziklaua. Artian ez nittuan kredituak apuntatzen, beraz ez dakitt nundik etarako neban "Sokratesen emaztian kontua". Bai gogoratzen dot Traperuanetik ekarri nebala 40 urte barru Gabiriako plazan gertatuko dirazen berbaldixen ikuspegi futuristia. Eta bertsiño jokuan, "Negra sombra" Rosalia de Castron olerkixari, Amancio Pradak eta Luz Casalek ipiñi zetsela abotsa.

Memorixa faltia - Gehiago irakurri

Erroma, Pagolaren protesta bila

2011/01/31

“Pagola ez da neutrala. Berak aitortzen du Eliza Katolikoaren ikuspegitik idazten duela” adierazi genuen orain hiru urteko iruzkinean, Pagolari berari jaramon eginez. Baina Espainiako Apezpikuen Biltzarrari ez zaio nonbait aski. Beronen ustez ez da nahiko Pagolak Eliza Katolikoaren ikuspegitik idaztea, horrez gainera Espainiako Apezpikuen Biltzarraren ikuspegi beretik idatzi beharko luke. Eta auzi-mauzi hau ez du Erromako Fedearen Doktrinarako Kongregrazioak konponduko, ez baitirudi fede-kontua denik.

Erroma, Pagolaren protesta bila - Gehiago irakurri