Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / 110 km/h : oraingoz gustora

110 km/h : oraingoz gustora

Gari Araolaza 2011/03/09 13:59
Orokorrean pozik nago 110-eko muga berri honekin. Tontakeria dirudi:

Neurriaren aurka:

  • Ez da asko aurreztuko. Lehengoan irratian bati entzun nion moduan, zenbatera goazen baino garrantzitsuagoa da nola azeleratzen dugun, hor bai dagoela hobetzeko modua! Aholku kurioso bat eman zuen: 50 km/h-tik gora, 5. martxa erabiltzeko!
  • Orokorrean lege bidezko mugak jartzearen aurka nago. Zenbat norma, lege eta erregulazio behar ditugu lasai bizitzeko?
  • Ez ote dago aurrezteko modurik beste mila gauzatan? Politikariak noiz joango dira garraio publikoan, adibidez?

 

Neurriaren alde:

  • Ez dugu hainbeste denbora galduko pixka bat polikiago joateagatik. Denbora gehiago galtzen da gertuago dagoen aparkaleku baten bila edo peajera iristean dirua prest ez edukitzeagatik.
  • Edozein hobekuntza ezer baino hobe da. Neurri honekin ez dugu panda hartza salbatuko, baina beti hobera izango da.
  • Ostiralean hasi nintzen ni neurria aplikatzen, eta askoz lasaiago gidatzen dut orain. A-8-en egindako ibilbide baten ondoren lepoko minarekin bukatzen nuen lehen, tentsioak eraginda. Orain lasai-lasai nabil. Norberaren buruaren gauza bat da, horretarako ez nuen legerik behar, baina hori behintzat lortu du.
  • Aurreko arrazoiaren ondorio bat: askoz gehiago gozatzen dut orain irratiaz eta musikaz. ;-) (Radio 3-ekin berriz adiskidetzen ari naiz)
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2011/03/10 11:10

Badirudi zeinek gutxiago eman nahian gabiltzala! ;-)

Zaila da zifra esaktua ematea, faktore asko daude tartean eta: motorraren potentzia, autoaren kanbio desarrolloa, koefiziente aerodinamikoa, karga eta abar. Baina aditu gehienek 90-95 km/h-ko tarte horretan jartzen dute kontsumo minimoaren abiadura. Hortik behera, denbora gehiago egiten dugu bidaiatzen eta hortaz motorra denbora luzeagoz dagoenez martxan, gehiago kontsumitzen da. Hortik gora airearen kontra indar asko egin behar eta horregatik gehiago kontsumitzen da.

Baina esan bezala, auto bakoitza desberdina da eta norberak frogatu behar.

Amatiño
Amatiño dio:
2011/03/11 02:04

Ez dizut eztabaidatuko, baina ez konbentzitu nauzulako, gutxieneko konfiantza hori zor dizudalako baino.

Motorrak, kaxak eta abiadurak tarteko, teoria guztien gainetik, nik ez dut inondik ere uste (ez dut ulertzen) "motorra denbora luzeagoz dagoenez martxan, gehiago kontsumitzen dela" praktikan esaterik dagoenik. Hainbat solaskideri entzun izan diot gaztelaniaz ere egunotan, baina sei litro 100 kilometroko kontsumoa, ehun kilometrotan sei litro kontsumitzea baino ez da, abiada batez edo bestez, auto txikian nahiz handian joan. Eta haizea kontra baldin badago, abiada berberari eusteko gehiago kontsumitu beharko du, baina orduan ez dira sei litro izango, zertxobait gehiago baino.

Ez nekien km/h formula nazioartekoa zenik. Baina, aukeran, kazetaritza arruntean, segurutik ulergarriago km/orduko

Amatiño
Amatiño dio:
2011/03/09 21:26

Nik esango nuke 100 km/orduko 110ean baino gutxiago kontsumitzen dela. Nik, modu batez ala bestez gidatu, 100 kilometroko litro bat gasolio aurreztu dezaket. Datu enpiriko hutsa da. Peseta bi baino gehiago kilometroko. Kontua da, zenbait egunetan batere ez zaidala kostatzen zintzoarenak egitea eta beste hainbatetan, berriz, kor konpon marianton. Beste guztiak aitzakiak dira.

Amatiño
Amatiño dio:
2011/03/10 14:38

Batetik, arrazoi osoa duzu. Egia da, nik esan bezala, 100 km/o. 110 km/o. baino gutxiago kontsumitzen dela, baina egia ere bada 90 km/o. 100 km/o baino gutxiago kontsumitzen dela. Hortik beherakorik ez dakit.

Hala ere, ni ez naiz ingeniaria eta segurutik zuk gauza hauetaz gehiago jakingo duzu baina... "motorra denbora luzeagoz dagoenez martxan, gehiago kontsumitzen da" esaldi hori zientifikoa al da? Oso oker ez banago (ni letretakoa naiz) kontsumoa kilometroko (tartea) neurtzen da, ez orduko (denbora). Beraz... Bilbotik Donostiara 6 litro 100 kilometroko beti izango dira sei litro, ordubetez edo ordu t´erdiz egin. Ala ez?

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2011/03/10 14:54

Bai, ez dut ondo azaldu.

Kontsumoa kilometroko neurtzen da, baina jatorrira joanda, motorraren jarduna RPM-tan neurtzen dugu, hau da, denboran.

Berez kotxeak segunduko gutxien gastatzen du ralentian dagoenean, azeleragailua ikutu gabe. Gero motorrari abiadura-kaxa eta gurpilak "lotzen dizkiogu" eta horren arabera denbora berdinean kilometro gehiago edo gutxiago egiteko gai da gure motor hori. Orduan, onena 5. martxa (edo daukanak 6.) jartzea da, denbora berdinean kilometro gehien egiteko gai izango garelako.

Noski, gure helburua da kontsumoa kilometroko hobetzea, baina abiadura-kaxa eta gurpilak finkoak direnez, gure aldagai bakarra motorraren abiadura (rpm-a) da, eta faktore fijo batengatik biderkatuz lortuko dugu kilometroko kontsumoa.

Azkeneko gauza: Amatiño, ez eduki lotsarik euskaraz km/h erabiltzen. Ez dira gaztelaniak ekarritako unitateak, internazionalak baizik: http://fi.wikipedia.org/wiki/Kilometri_tunnissa

oier g
oier g dio:
2011/03/09 16:41
  1. Guk etxian aspaldi eginda dakagu belozidade/kontsumo aprobia eta aspaldittik giñoiazen 110-era, merkena zala konprobauta. 2. Biajiak asko be prebisibliaguak dittuk beti belozidade berian juanda: ze ordutan urten, noiz allegau, inprebistuak... 3. Nere kotxian be, Euskadi Irratia eta Radio 3 baiño ez dittudaz entzutzen, txandaka.
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2011/03/11 13:24

Amatiño, berdina diogu.

Noski, kontsumoa neurtzeko modu estandarra da zenbat litro kontsumitzen diren 100 km-ko. Baina hori emaitza bat da, hainbat faktoreren emaitza: motorra, abiadura, mekanikako elementuak, aerodinamika, karga, gidatzeko modua eta abar. Galdera da ea zein abiaduratan gidatuz kontsumitzen den gutxien 100 kilometroko. 150 km/h-tan gidatuz aerodinamikak indar asko egiten du eta autoak asko kontsumitzen du. 20 km/h-tan baliteke autoak minutu bakoitzeko gasolina gutxi gastatzea, baina hainbeste denbora emango dugunez, 100 km horiek egiten asko gastatuko dugu azkenean.

Amatiño
Amatiño dio:
2011/03/11 16:27

Ez dut uste berdina diogunik. Edo nik behintzat ez dut horrela ikusten. Baina, hori bai, teknikoa zeu zara (eta ez txarra). Elkarrekin afaldu beharko dugu. Edo, behar bada errazago, egunen batean Azitainera joango natzaizu. Eskerrik asko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon