Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Munduaren erdigunea

Munduaren erdigunea

Elena Laka 2011/03/06 20:41
Asteleheneko Goiena

Irakurri nion zutabegile bati masturbatzea osasungarria dela, baina ez zela gomendagarri taberna batean masturbatzea, haziak hankartetik salto eta besteentzako gogaitkarria izan zitekeelako. Irakurri nion idazle bati, ume batzuk txiza egiten hasi zirela, hankak zabaldu, zakila atera eta parrastada egin zutela. Hirugarrenari entzun nion EAJk PSOEkoak barrabiletatik helduta zeuzkala Madriden. Laugarrenari abertzale euskaldunak bere jakin-minari pijama janzten ziola.


Baina abertzale euskaldunen ia erdiak bere jakin-minari zerbait janztekotan kamisoia ipiniko lioke. PSOEko ordezkari askok ez dauka barrabilik nondik heldu, obatzekotan, titi parea. Umeen erdia baino gehiago txiza egiteko hankak ireki aurretik jarri edo makurtu egiten da, eta parrastada ezpain arteko zulotik ateratzen zaio. Munduko populazioaren erdiari, masturbatzerakoan ez dio haziak pol-pol jauzi egiten, baizik eta orgasmoarekin likido baten jarioa irristatzen zaio izterretatik behera. 


Sarritan gizonek munduaren erdigunea balira bezala jarduten dute. Periferiatzat gaituzte. Bihar, martxoaren 8a. Etzitik aurrera, erdigunea guztiona. 

etiketak: martxoak 8, emakume, gizon
Jaione
Jaione dio:
2011/03/10 00:15

Zorionak Elena, zure baimenarekin gorde egingo dot.

leire
leire dio:
2011/03/09 00:47

Oso ona, Elena! Asko gustau jata artikulua. Batez be periferixiana! Mundiala!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.