Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energia-komunikazioa emakumeen eskutan

Energia-komunikazioa emakumeen eskutan

Amatiño 2011/03/10 00:05
Madrildik dihardut lerro hauek idazten, bertan eratzen ari diren Energiaren inguruko komunikazio-kudeaketa ihardunaldietatik. Belaunaldi-aldaketa ageri-agerikoa. Behar bada “guruak” gizonezkoak dira baina eguneroko komunikazio-kudeaketa emakumeen eskutan dago.

Energiak sekulako protagonismoa bereganatu du azken bolada honetan, prezioen garestitzeaz, espainiar merkatuaren menpekotasunaz, nazioarteko egonkortasunik ezaz eta hau guztia hitz gutxi eta xumetan azaldu ezinaz.  Energiaren kudeaketa ez da gero erraza, ezta energia-komunikazioarena ere.

Baina ihardunaldien zertzeladak eta nondik norakoak beste egun baterako utziz, aipagarri gero emakumeen partaidetza. Espainiako energia-enpresen  berrogeita bost komunikazio-arduradun bildu dituen mintegi honetan, hogeita hamahiru emakumeak dira. Alegia %74 emakumeak eta %26 gizonezkoak. Nabarmen beraz emakumeen nagusitasuna.

Irakasle, aztertzaile eta txostengileei dagokienez, berriz, egoera guztiz alderantzizkoa da. Bi egunetan zehar mahaiburuan eseri diren hamazortzi hizlarien artean, hamasei gizonezko eta  lau emakume. Hau da, %78 eta %22 hurrenez hurren.

Horretara, belaunaldi-aldaketa ageri-agerikoa. Behar bada “guruak” gizonezkoak dira --oraindik-- baina eguneroko komunikazio-kudeaketa emakumeen eskutan dago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: