Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Aittitta Raduga against the machine

2011/04/29

Aste honetan, Aittitta Raduga saioko kide bixak bere martxan segidu dabe. Kasu honetan, Eibarrespazioan ibilli dira batez be (Leire Narbaizan Frantziako bidaixa; Amatiño eta burtsa) eta negar eta abots sentsualen artian, bertsiño interesgarri bat destripau dabe. “Fight for your right (to party)”, Beastie Boys taldian kantu hipersarkastikua, euskal borrokilla askok iraultzailletasunan summum-tzat dakena (eta justo kontrakua dana). Jakizue behingoz zer diñuan letra horrek, eta alderatu egizue Richard Cheese crooner horteriak egindako bertsiñuakin. Ahotsak.cometik, Angiozarko eskolia.

Aittitta Raduga against the machine - Gehiago irakurri

Bertan behera geratu

2011/04/29

ETAk, "nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak", jakinerazi du “iraultza zerga ordaintzeko exijentzia bertan behera geratzen dela”. Hau da, gure salbatzaileei jaramonik egingo badiegu, ez dute nonbait beraiek harako exijentzia “bertan behera utzi”. Ez, exijentzia bera da, antza, bere kasa “bertan behera geratu dena”. Filologoek noizbait aztertu beharko dute esamolde pasiboekiko ETAren zaletasun iheslaria.

Bertan behera geratu - Gehiago irakurri

Ama Lurraren Eskubideak

2011/04/28

Boliviako Estatu Plurinazionalak Ama Lurraren Eskubideen Legea onartu zuen 2010eko abenduan

Ama Lurraren Eskubideak - Gehiago irakurri

Xabi Otero, berriketabako profesionala

2011/04/28

Ez dakit Xabi Otero adiskidea artista ona ote den. Berriketabako profesionala dena badakit, ondotxo jakin ere. Aurrenak ez du bigarrena nahitaez bereganatzen. Alderantzizkoak bai, ordea.

Xabi Otero, berriketabako profesionala - Gehiago irakurri

Dinbili-danbala-klinkiti-klank

2011/04/28

Detalle txiki bat zuan: plaza zaratatsuan erdixan iñor gitxik erreparautakua, baloia hara eta bizikletia hona, umiak antxitxiketan... Iñok etxakak begirik danerako, bakotxak interesatzen jakonandako bakarrik: eta lurretik tatarrazian dabizen umiak jagoten dabixana be, halako gauzei erreparatzeko joeria jakak kontizu.

Dinbili-danbala-klinkiti-klank - Gehiago irakurri

Etxepare Institutuko nazioarteko katedren zerrenda

2011/04/28

Ezaguna den bezala, Etxepare Institutuak Euskal Literaturako “Bernardo Atxaga” katedra sortu du New York Hiria Unibertsitatean, Manhattanen, euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko zabalkuntza sustatzeko asmoz. Hurrengo ikasturtean irekiko dute egoitza, hamar egun iraungo dituen mintegi batekin. Urtean zehar, espezialista ezberdinek Euskal Literaturaren eta Euskararen gaineko ikastaroak emango dituzte bertan, eta hasieran Bernardo Atxaga bera izango dute, aipatu mintegia zuzentzen. Volgako Batelarion zerbitzu sekretuak, ikerketa sakon baten ostean, katedra hori askoren arteko lehenengoa baizik ez dela jakin du, eta hurrengo hilabeteetan sortuko dituen katedren zerrenda lortu du, artikulu honetan bertan argitara ematen duguna hain zuzen ere.

Etxepare Institutuko nazioarteko katedren zerrenda - Gehiago irakurri

Jose Antonio Arana Martixa

2011/04/28

Euskaltzandiaren Liburutegiko sortzailea eta erreferentzia joan zaigu

Jose Antonio Arana Martixa - Gehiago irakurri