Existentzialista lisergikuak
Ez nekixan ezker abertzaleko politiko ezagun honek gaztaruan LSD-zalia izan zanik. Edo behintzat horren trazia hartzen detsat liburu irregular honen pajeo batzuei. Ez dakitt ba, biharbada sasoi horretan (1977) martxan zeguazen korriente existentzialista-plasta hórretxen eragiña izan leike bebai. Behintzat, Manex Erdozaintzin liburu ezin astunago haren usaiñ haundixa hartu detset kontakizun batzuei. Liburua kontakizun motzez osatuta dago-eta. Motzez edo (azkena, euskovietnam itxurako monologo jasaneziña... pentsatzen neban ez zala sekulan amaittuko). Halan be, hainbeste sufrimentuan artian –eta biharbada horrengaittik- sorpresa polittak hartu dittudaz be: Aizahanena (Patxin “biajia” nerekin sintonixan), Euskarlisamina (ezagun da Zabaletan lekukua Akondian egon zala), Euskabedertasuntxo (zorrotza, abertzale eta ezkertiarran arteko lezia), Ioanes Munaetakoa (Leitzarra bere terrenuan). Bildur pizkat be sartu jata gizon honen beste libururik hartzeko... (eta ba dakadaz pare bat arasetan).