Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Diskretu izatea

Diskretu izatea

Leire Narbaiza 2011/06/14 17:00
Batzuek bertutea ikusten duten lekuan, nik akatsa.

Euskal Herrian diskretua izatea bertutea da; nabarmentzea, ostera akatsa, saihestu behar dena. Berritsua edo alferra izatea bezain gaitzesgarria.

Hala ere, diskretutasun (edo diskretukeria) horren atzean, gizarte tradizionalaren betoa, tabua eta errepresioa baino ez dago. Nortasuna izatea, desberdin izatea erreprimitu beharra dago. Hobe masa, hobe artalde.  

Inguruan baditut diskrezio hori goraipatzen dituztenak: kolore diskretuak, barre diskretuak, elkarrizketa diskretuak.....baina diskretua mediokrea da, erdipurdikoa. Zer dira, bada, emaitza diskretuak? Hobetu beharrekoak!

Gure herrian, eta batez ere janzkeran, kolore diskretuak, estanpatu diskretuak, arropa diskretua... oso-oso erabiliak izan diren terminoak dira, horiek klasea edota dotorezia emango digutelakoan. Hain oker daude, ordea! Mediokritatetik eta originaltasun faltatik nekez sor bailiteke dotorezia.

Bestetik, kontrol soziala ere badela esango nuke. Aipatu dudan moduan, berdindu baino elkarrengandik ez desberdintzera bultzatzen gaituelako; sena, gustua eta kreatibitatea zapalduz, gizakiak gris, triste eta uniforme bihurtuz. Pertsonak jende bilakatuz, berba baten.

Nabarmentzeari beldurra dionak, gaitz dauka indibiduo izatea. Joerak erreprimitzen dituenak zail du libre izatea.

Patxitrapero
Patxitrapero dio:
2011/06/15 00:42

Justu honi buruz aritu naiz hausnarrean, azkenaldi honetan (eta bereziki azken orduerdian, nik ere horretaz idatzi det eta).

Bildurra ez da gauza ona, baina libre ibiltzea ere, ez da beti izaten pagotxa. Artaldeak abantaila haundiak ditu.

Zurekin "diskrepatzen" det pixkat, Leire, hori bai, modu diskretuan ;-)

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2011/06/14 19:27

Diskrezioarekin etorri zaizkit burura Xabier eta Piterren pertsonaia haiek, herriko diskrezioaren gordailu.

Arrazoia, baina diskrezioari buruz ari zirenean uste nuen txutxumutxuak gordetzearen inguruan ari zinela, eta horretan Leire, euskaldunak ez gara batere diskretoak, ez duzu uste?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua