Blogak
Bera - Zeruzaleak
2011/05/25Oli tontorrera juan dira ezkurrar guztiak, zerura igotzeko asmotan. Otzarak otzaran gaiñian ipiñitta saiatu dira, baiña bat falta. Ezkurrarrak izanda, errez igarrikozue ze soluziño emon zetsen... eta zelan amaittu zan dana.
Politika: esker txarreko lanbidea
2011/05/25Ez da gero giro Aralar, Ezker Batua-Berdeak zein Hamaikabat alderdien inguruan eta, hain zuzen ere, hiruren emaitza eskasek gogorarazten digute, niri bai behintzat, politikaren saihetsik krudelena. Behar bada emaitzak dirateke edozein hauteskundetan arlorik garrantzitsuena eta jendaurrean gogoangarriena, baina edozein alderdiren atzekaldean giza-taldeak daude eta, zer gerta ere, inoiz gutxitan gogoratu izaten gara euren egoera zailaz eta larriaz.
Terriblea, “kritika”
2011/05/23Ohar labur hauen bitartez, Gema Lasartek idatzitako "Orgasmus" liburuaren gaineko ustezko kritikaren irakurketak produzitu dizkion durduza eta dardarak adierazten saiatuko da Iban Zaldua.
Julene Azpeitia: argazki bakarreko emakumea
2011/05/23“Zenbat Gara” (Zeruko Argia, 1972-1975) informazio-sailak iraun zuen artean atera nuen argazki-sorta atontzen ari naizela, Julene Azpeitia (1888-1980) idazlearen argazki ahaztua agertu zait. Ia berrogei urtean ezkutuan egon diren negatiboak digitaldu eta horra sekulako ustekabea.
Astea nahieran
2011/05/22Txori Mugariak, ETB nahieran, Pony Bravo, Juan Carlos Perez, #akanpadak, Reala, #m22, graffitiak... eta ezin ikusi-gozatu geratu diren hainbat gauza.
Politikoen alde
2011/05/21“The medium is the message” esan zuen McLuhanek (Understanding Media, 1964) duela ia berrogeita hamar urte. Eta antzerako zerbait esan dezakegu orain ere Madrilgo Sol plazako gazte jende-bilera dela-eta. Mendebaldeko telebista eta prentsa grafiko denek bertako irudiak eman dituzte. Mundu guztiak daki han daudena baina ez, behar bada, zergatik dauden.
