Gristasunetik higoiñera
Sekulan etxuat irakorri iñok egindako autobiografiarik. Hau da: famosillo batek autobiografixia idatzi gura jok, eta berorrek egiñ biharrian, beste bati ordaintzen jetsak harek bere partez egitteko. Hau nahikua gauza korrientia izan bihar jok dirudunen artian, eta normala dok: norbere jarraitzailliei maxixa emotiaz aparte, liburua irakorri irakorri egin bihar dalako, eta askoz be atsegiñagua izango dok idazle anonimo batek egindakua, idazten ez dakixan famosilluana baiño. Eta, horretara, liburu hau gustora irakorri juat, nahiz eta gaixak piparrik be inporta ez (taldian musikia etxatak gustatzen; eta Marilyn Mansonek berak higoiña emoten jestak).
Ondo idatzitta jagok (gaztelerazko itzulketia hegoamerikarra dok) eta protagonistiakin halako konplizidade bat lortzen da. Koko-jantzi horren azpiko pertsonia agertzen dok, bere bizitza ez oso brillantian gorabeherekin... momentu askotan egin juat barre, perbertsiñuan une perbertsuenian be bere buruari umoriaz begiratzen dakixalako, distantziamenduz. Nere liburu faborituen zerrendan etxuat ipiñiko, baiña tira. Liburuan diseño grafikua be asko gustau jatak.