Fresquísimo, me salta de las manos, oiga
Oier Gorosabel
2011/07/12 15:18
Aspaldiko partez saio freskua. "La Aldea Irreductible" blogetik elikatu gara batez be: Rapa Nui, Txina eta guano meatzen auzixa ezagutu dogu lehelengo; eta gero barriz "gusanillo" edo barruko harren osasun teorixa aboziñaua. Fonduan, ".. eta oskorri sortu zen" diskua. Bertsiñua: "I saw her standing there" kantua, Beatles eta Elton Johnen ahotan. Ipoiña "Gaixoa" izenburukua izan da, Josu Waliñon blogetik hartuta jakiña. Ahotsak.cometik, ostera, CAF lantegixan eragiñez erdeldunak herrira etorri ziraneko sasoia gogoratu dogu Miguel Gorostidiri esker (Itsasondo).
Entzuizu hamentxe saiua:
http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga100301-4848313
Edo bestela hamen:
*****
Eta saio guztiak hamen
dakazuz entzuteko moduan.
Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala,
Eibarko
Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa
Sareko
podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.