Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Familien eta enpresen estres-testa

Familien eta enpresen estres-testa

Amatiño 2011/07/16 12:59
Espainiako finantza-sistemak osasun arrunt ona omen du. Hau da behintzat Europako Banku Agintaritzak atzo argitaratutako estres-testek aditzera ematen omen dutena. Emaitza onek ez dute, besterik gabe, krisia konponduko baina ezinbestekoak dira gardentasuna segurtatzeko eta, ondoren, ekindako urraspideetan barrena jarraitzeko. Hala ere, espainiar ajerik nabarmenena finantza-sistemaren osasuna ote?

Barclays Capital txostenak taula soil bezain bakun batean laburbildu zituen, iaz, zertan zen  Europar Batasuneko zazpi herrialde adieragarriren BPGren araberako zor publikoa eta pribatua. Eta espainiar estatuari zegozkion datuetan behintzat, administrazio publikoen zein bankuen zorra, familiena eta enpresena baino dezente murritzagoa zen. Beste modu batez esanda, badirudi Espainian estres-testak gaindituko ez lituzketenak familiak eta enpresak liratekeela, ez erakundeak eta bankuak.

Datuon arabera, ulergarri dateke Greziako administrazio publikoak barrena jotzeko duen arriskua eta nabarmen Alemaniako zein Frantziako familien eta enpresen egoera ona. Alegia, finantza-ekonomia oso garrantzitsua izango da baina, espainiarren zein britainiarren benetako ekonomia erabat zorpetua dagoen artean, alemaniarrena eta frantziarrena eroso samar ari da.

Tira, gure esparruko bankuek --zer esanik ez euskal kutxek-- erresistentzia-azterketa gainditu  dute. Bapo. Euren osasuna ona omen da. Baina, ba al dago familien eta enpresen erresistentzia neurtzeko azterketarik? Zein estres-testek bahetuko du euren osasuna?

Datu ekonomikoak2

Zor publikoa eta pribatua, Barne Produktu Gordinaren ehunekotan (Barclays Capital, 2010)

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: