Blogak
Fresquísimo, me salta de las manos, oiga
2011/07/12Aspaldiko partez saio freskua. "La Aldea Irreductible" blogetik elikatu gara batez be: Rapa Nui, Txina eta guano meatzen auzixa ezagutu dogu lehelengo; eta gero barriz "gusanillo" edo barruko harren osasun teorixa aboziñaua. Fonduan, ".. eta oskorri sortu zen" diskua. Bertsiñua: "I saw her standing there" kantua, Beatles eta Elton Johnen ahotan. Ipoiña "Gaixoa" izenburukua izan da, Josu Waliñon blogetik hartuta jakiña. Ahotsak.cometik, ostera, CAF lantegixan eragiñez erdeldunak herrira etorri ziraneko sasoia gogoratu dogu Miguel Gorostidiri esker (Itsasondo).
Bi zientzialariren iritzi artikulua
2011/07/12Eremu elektromagnetikoen gainean OMSek egin duen 2B katalogazio horri buruz iritzi ezberdinak kaleratu dira. Irakurri dudan hau jantzienetako bat iruditu zait, jantziena ez bada.
Arriskurik handiena etxean geratzea da
2011/07/12Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGren %30 baino gehiago espainiar merkatutik kanpoko esportazioei dagokie. Hau da, patrikan daramatzagun hiru eurotik bat atzerritik dator. Auskalo harako globalizazioa gustuko dugun ala ez, baina ezin gero ukatu buru-belarri globalizazioren baitan gaudenik.
Elbetea - Landaberroko apaltiarra
2011/07/10Etxera gabero datorkon lamiñaz nazkauta, etxekoandriak gizona ipintzen dau goruetan bere partez. Leku asko eta askotan kontazen dan ipoiñ hau Amaiurren kokatuta agertzen jaku.
Olatu-energia berriztarria, Mutrikun
2011/07/10Erakunde-buruek inauguratu berri dute itsas-olatuen eraginez argindarra sortaraziko duen Mutrikuko instalazioa. Era honetako aurrenengoa omen da Europan. López lehendakariak gogoratu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak kontsumitzen duen energiaren %97 kanpotik ekarri behar izaten da. Mutrikuko energia-gune hau ez omen da ekintza soltea izango, estrategia oparoagoaren zedarria baino.
Arratia inguruko hiztegia (Larrea eta Rekalde, 2010)
2011/07/09Azken egunotan hiztegi ederra izan dut esku artean. Larreak eta Rekaldek Arratian jasotako milaka hitz, adiera eta istorio bildu dituzte euren lan mardulean: "Arratia inguruko hiztegia. Geure berbategie proiektua". Lan ikaragarria. Zorionak!
Nola bidali automatikoki zure blogeko apunteak sare sozialetara
2011/07/08Apuntetxo bat twitterfeed-i buruz.
Ezkutuko lepotik burua
2011/07/08"El seudónimo procura a quien lo usa, despreocupación y comodidad maniobrera; además, quien se escuda en el seudónimo no desaprovecha ningún pretexto propicio al ataque. El seudónimo favorece el instinto de agresión del que con frecuencia es una consecuencia directa. El seudónimo excusa en la contienda el escrúpulo de conciencia” (Saint-Cyran. José de Arteche. Auñamendi, 1958).
