Igarkizunaren erantzuna
Hemen beheko marrazki eskax honetan azaltzen ahalegintzen naiz igarkizunaren erantzuna.
Gidari kanbodiarrak hanka tartean zeramatzan nire motxila handia (A) eta motxila ez hain handia (B) (ezin txikia deitu duen pixuarekin). Bizikleta nire altzoan zihoan, kanbodiarra eta nire artean, buelta emanda buruz behera.
Manilarrak ubeldu ederra egin zidan ezker izterrean, koadroak berriz esternoian eta burua eskumatara biratuz gero platoak eta pedaletako bat nituan albo-alboan. Gainera gurpilek erresistentzia egiten zuten haizearen kontra eta indarra egin beharra neukan bizikletari eusteko.
Eskerrak osorik iritsi ginen helmugara.
Hi ez haiz hain guapua ta gainera tripa barik ein dok hire marrazkixa! :-)
Baten batek asmatu jok?