Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Igarkizun bat!

Igarkizun bat!

Mikel Lizarralde 2011/08/26 11:48

Gaur motorrean iritsi naiz helmugara, Kanbodiako Stung Treng hirira. Gurpila aldatzeko dago eta kanbodiar batek 5 dolarren trukean ekarri nau.

Igarkizun bat proposatzen dizuet.

Ezetz asmatu nola antolatu garen motorrean kanbodiar bat, nire bi motxila, bizikleta eta ni neu sartzeko? Motorra bi pertsonentzat moduko scooter horietako bat da.

Igarkizuna asmatzen duen lehenarentzat kamiseta bat opari (Kanbodian edota Bangkoken erosiko dudana), irailaren 7tik aurrera emango diodana irabazleari. Ondo legoke marrazki bidez emango balu erantzuna (marrazki kutrea izan daiteke, lasai).

Erantzuna blog honetan bertan iruzkina eginda edota sare sozialen bidez bidalita egin dezakeue. 

Eta ez, ez da broma bat. Benetan kamiset bat oparituko diodala asmatzen duenari, ni neu harrituta geratu naiz eta.

Eguneraketa:

Marrazki bidez parte-hartzea interesgarriagoa denez, kamiseta bat zozketatuko dut marrazkigileen artean. Beraz, bi sari egongo dira: asmatzen lehenarentzat eta marrazkigileen arteko zozketaren irabazlearentzat. Hona hemen Karrikasek egindako proposamena (asmatu ez duena, bide batez).

etiketak: bibagu
Amatiño
Amatiño dio:
2011/08/26 19:34

Zuk zer egin duzun zehatz-mehatz asmatzea da erraza, motxilak edozein lekutan eraman daitezke-eta. Maratila ez da, ordea, motxila-kontua, bizikleta non arraio eraman baino.

Ene irudiko, izorratutako gurpila aurrekoa balitz ez litzateke arazo handirik izango. Gurpila kendu (bizikletaren eskulekua 180 gradu tolestuko balitz ezta gurpila kendu beharrik ere), aurreko artaziak motorraren atzekaldean lotu, narrasean eraman eta kitto.

Kontua da, baina, haizea galdu duen gurpila ez dela aurrekoa, atzekoa baino. Bistan da goiko Lur horrek ez duela zure txangoa jarraitu. Beraz, soluzio bakarra gurpilak lekuz aldatzea da. Aurrekoa atzera eta atzekoa aurrera (nahiz ipini ez).

Sarri gertatzen da, ostera, atzeko pinoidun gurpila eta pinoibako aurrekoa ez direla erabat berdinak, ez direla tximeleta berdinetan sartzen alegia. Orduan, gurpila aldatu behar denez eta gurpila aldatzerik ez dagoenez... aldatu behar dena pneumatikoa da. Atzean zulatutako pneumatikoa aurreko gurpilean jarri eta puztuta dagoen aurreko pneumatikoa atzeko gurpilari ezarri.

Hau eginez gero, motxilak non jarri ez da behar bada arazo. Narrasean doan bizikletak gurdiarenak egin ditzakeenez gero, zein leku aproposagorik motxilak bertan eramateko?

Mikel Lizarralde
Mikel Lizarralde dio:
2011/08/29 18:48

Eskerrik asko zuen iruzkinengatik. Asko eskertzen dot nik idatzitako gauza txiki hauek baten batek irakurri izana, benetan.

Lur
Lur dio:
2011/08/26 16:14

nik ez juat marrazkirik egingo. Gidariak motxila bat hanka tartean. Beste motxila hik ipinitta eta bizikletia motorrari lotura aurreko erroberatik. Holako zerbait baina bizikletarekin: http://lh5.ggpht.com/_4J04oTPkQoI/Sdo4zEq-zMI/AAAAAAAAEiI/LtF_2Jl7lIo/IMG_7767.JPG

Oier A.
Oier A. dio:
2011/08/28 11:14

Aupa Mikel, oso gustura jarraitzen ari nok hire abentura! Neri zera okurridu jatak, heure bizkarrian motorrak eukiko jok heldu-leku txiki bat, eta han enkajatu bizikletia, trabesera, eta helduleku hori kuadruan triangeluan sartuta. Gero, motxila bizikletaren alde banatan, erroberen onduan lotu eta listo. Etxakat ideiarik bez holakorik egitia posible dan, eta kamisetarako aukera gutxi, baina jeupada bat bota nahi nian. Animo eta biba hi!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.