Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Barthes, bai

2012/03/09

Ohar labur honetan, Xabier Gantzarainen zutabe baten harira, itzultzaile ezezagunaren ohorearen aldarrikapentxo bat egiten da, eta iruzkin ezdeus batzuk egiten dira agonismotik apokaliptikotasunera egiten ari garen bideaz, euskara kontuetan.

Barthes, bai - Gehiago irakurri

Wifia eskoletan

2012/03/09

Goiena.net gunean gai honi buruzko iritzi artikulu bati erantzuna eman diot

Wifia eskoletan - Gehiago irakurri

"Udaleko frontoia"

2012/03/08

“Udaleko frontoia” dago Enkarterrietan, euskara XIX. mendean galdu zuen barrutian. Pilotalekuaren atzealdeko horman hitz bi horiek idatziarazi dituen alkate jaunak ez luke, behar bada, EGArik lortuko, baina ezin izango zaio borondate onik ukatu.

"Udaleko frontoia" - Gehiago irakurri

Arteak ez du asperrik eza bermatzen

2012/03/06

“The Artist” eta “The invention of Hugo” filmak dira, biak, zinearen omenezko zinea, eta biek jaso dituzte bosna Oscar. Baina hemen amaitzen dira elkarren antzekotasunak. Hazanavicius zuzendariaren filmak, zuri-beltza eta mutua bada ere, entretenitzeko besteko ahalak ditu. Martin Scorseserena, aldiz, mengel samarra da, kolorez, mintzoz eta 3Dz ikusi ahal izan arren.

Arteak ez du asperrik eza bermatzen - Gehiago irakurri

Memoria vs. ahaztura

2012/03/04

Gerra. Biktimak. Memoria. Ahaztura. Bide Ertzeanen kontzertu batetik hasi eta Juan Aranzadiren elkarrizketa batekin bukatu.

Memoria vs. ahaztura - Gehiago irakurri

Estrategia-kontua

2012/03/04

“Pilotari onaren antza du hizkuntza-erabiltzaile onak. Pilotari onak frontoi osoa du bere. Arau gutxi batzuk beteta, behin eta berriro hartzen ditu erabakiak: luze ala motz atera pilota, botera ala bolean sartu… Erabaki onak hartzen dituena da pilotari ona: pilotari estrategikoa. Berdin: behin gramatika betez gero, erabaki onak hartzen dituena da hizkuntza-erabiltzaile ona” (Pello Esnal. HITZ-ORDENA. ERABILERA ESTRATEGIKOA. Euskaltzaindia, 2011).

Estrategia-kontua - Gehiago irakurri

Pre-iragarkika

2012/03/03

Ots 24ko saiua. Lizundia, Iriarte eta hirurok (baitta Gaur Eguneko jentia be, estrainekotz ikusten dot formatu barrixa nik). Patxi Lopez bake ekimenak pre-iragartzen, eta fiskalidade dezimononikuari eskua sartu nahixan; Marlaska epaillian izendapen barrixa; EAEko hizkuntz egoeria salatzen dau Behatokiak; indarkerixa matxistian kontra ekimenik ez. Pintxuak: gaztaia ogixakin.

Pre-iragarkika - Gehiago irakurri