Eskubaloiko atezainaren sindromea: Ruper eta Alfonso
Joan soseguz izan zen Ruper Ordorikak atzo Madrilen jo zuen laugarren kanta. Eta soseguz joan zen Tio Josetxo igande goizean. Hobe horrela, zegoen bezala ez baitzuen lasaitasun askorik. Astelehen goizean, kanposantuan geundela, anaiak kontatu zidan nola eraman zuen etxe inguruko errekak, euritearen ondorioz, auzotar bat igande arratsaldean. Baratzean zegoen, hanka behar ez zen tokian jarri, ibaira erori eta akabo. Ugaldek egin zuen gainerakoa. Joan soseguz.
Nadie puede impedir que soñemos como cerdos
Alfonso Armadak hamaikagarren saioa zuen atzokoa Madrilgo Cuarta Pared aretoan. 1990ean Sobiet Batasunean urtebetez egindako bidaiaren ostean idatzitako TSYC: Diario de sombras liburuaren oharrak irakurri zituen. Atzo, azarokoak, hain zuzen.
Tú haces que el infierno sea un sitio delicioso
Gaua Ruperrek zabaldu zuen, baina oñatiarrak lehen kantua jo ondoren, gurdia hartuta sartu zen publiko artetik Alfonso aretoan, marinel kapela buruan. Sarreran jasotako aulkitik jendea altxaraztea zuen asmo. Kontzientziaren lana egiten arituko balitz bezala.
La OTAN y el Pacto de Varsovia firman un pacto en París
Liburuko zatiak irakurri eta txanda ematen zion txantxikuari. Honek pieza amaitzen zuenean, gurditxoa hartu, buruko linternatxoa piztu eta alde batetik bestera mugitzen zen berriro galegoa jende artean.
La Comunidad Económica Europea busca una definición común del espacio social de la gallina
Bikain egon zen Ruper gitarrarekin. Lehen kanta ez nuen apuntatu, baina ondoren joan ziren:
Zuhaitz eroria (11 min. 53 seg.)
Ene begiek (25 min. 05 seg.). Gitarra astintzen hasi bezain pronto bi tipo geunden aretoan burua mugitzen: Xabier Gantzarain eta ni neu.
Lehen aipatutako Joan soseguz eta Mila gau eta bat gehiago (52 min. 20 seg.)
Martin Larralde (1 h 01 min. 25 seg.). Joseba Sarrionandia egilea aipatu zuen aurkezpenean
Hondartza galduan (1 h 12 min. 03 seg.).
Eta, amaitzeko, Leopoldo María Paneroren Peter Punk (1 h 28 min. 15 seg.) (kantariak esan zuen Madrilgo emanaldiak ixteko erabiltzen duen abestia dela).
El índice de morosidad se duplicó en julio y agosto
Ruperrek aukeraketa inprobisatua izan zela esan zidan amaieran eta hala izango zen, baina Armadak sortutako giroan ezin hobeto egokitu ziren abestiak. Asko gozatu nuen.
Eskubaloiko atezainaren sindromea: Anarik kontatu zuen Gaurko Hitzaren jaian horrela sentitu zela jaialdia ixtea tokatu zitzaiolako. Ruperrek erabiltzen duen espresioa omen beldur eszenikoa deskribatzeko: atezaina aulkian dago eta bere taldearen kontra epaileek penaltia adierazterakoan, hura kantxaratzen dute askotan entrenatzaileek.
Ehun lagun inguru bilduko ginen atzo Cuarta Pared aretoan eta ez dakit eskubaloiko atezainaren sindromea pairatu ote zuten bi artistek. Hona hemen emanaldiaren bideoa.
El síndrome del portero de balonmano: Ruper Ordorika y Alfonso Armada, este apunte en castellano.