Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bizitza eredugarri horiek

Bizitza eredugarri horiek

Mikel Iturria 2011/11/14 08:00
Chillidaren B aldea.

Aurreko batean gertatu zitzaidan (ustez) inoiz gertatu gabekoa: norbaitek Eduardo Chillidak 1949. urtean Parisen izandako istilu baten berri ematen zuen testua aipatu eta ez nuen gogoratzen hura komentario gisa jarri zuela Pedradas gaztelaniazko blogean Ignasi Alvarezek.

Ez dut hemen aipatuko nork jarri ninduen pista horren atzetik (ez baitakit agertzeko gogorik duen edo ez), baina pertsona horrek uste zuen Javier Ortizek idatzitako artikulua zela.

2006ko otsailean hasi zen istorioa. Berria egunkariak Irune Berrok Nestor Basterretxeari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen eta eskultoreak, besteak beste, hau zioen:

Egunen batean Beste Txillida idatziko du norbaitek. Besteen gainetik gailentzeko, edozer gauza egiteko gai zen. Ahalegin biziak egin zituen gu erditik kentzeko. Faxista hutsa zen. Bere aita Molaren gizonetako bat izan zen Gipuzkoan. Jendeak ez zuen benetako Txillida ezagutu, ez daki nolakoa izan zen, edo bai, baina ez dugu memoria historikorik. Pena da, zeren memoriarik gabe ez gara ezer. Memoriarik gabe lehengo faxistak oraingo demokratak dira”.

Komentario bat edo beste egon zen blogean, baina ez gehiegi.

Halere, Ignasi Alvarezek katalunieratik gaztelarara ekarri zuen La meva capsa de Pandora liburuko zati bat, Xavier Valls pintorearen memoria-liburua, hain zuzen ere (oharra: Évry-ko alkatearen aita, Manuel Valls, Frantziako politikari sozialista):

“El 26 de junio de 1949 se celebraba en la Cité Universitaire el tradicional 'Garden Party' de fin de curso. Como cada año, los pabellones de los distintos Estados izaban bandera propia. Recuerdo aquel domingo por la mañana, unos cuantos compañeros tumbados en el césped del parque viendo ondear, por primera vez desde hacía años, la "enseña nacional" en el pabellón español. Oriol Palà se puso furioso con razón, pero nosotros le aconsejamos que no hablase tan alto porque, a unos metros de distancia, estaban Eduardo Chillida y Pablo Palazuelo, que comían aparte y habían dicho, poco antes, que Franco no había liquidado del todo a esos "rojos separatistas". Por la tarde empezaron las fiestas en los pabellones y, en el de España, el director Maravall mandó servir horchata, hecha con un saco de chuflas traído expresamente de Valencia. De pronto se oyó un fuerte escándalo, seguido de gritos provenientes de la habitación en el primer piso de un estudiante llamado Peres y que no había cerrado con llave. Jaume Sunyer, Lamote, Perico y yo mismo subimos corriendo las escaleras y nos encontramos por los suelos a Jordi Anguera, a quien Palazuelo daba patadas, mientras sangraba porque un diente le había perforado el labio inferior. Suerte que los doctores Lamote y Perico, altos y fuertes, impidieron que Chillida diese el empujón final a Oriol Palà para defenestrarlo cuando ya tenia un pie en el alféizar para alcanzar la bandera española y sacarla de su palo. Una vez en el suelo, Chillida continuaba dando patadas a Oriol por todo el cuerpo; ya venían más compañeros cuando los dos siniestros 'cruzados de Cristo Rey' se esfumaron dentro del piso de los Maravall que les dieron cobijo. (...) Nada supimos durante mucho tiempo de los dos agresores, pero, cada vez que uno de ellos exponía en la Galería Maeght, yo iba poco después y, al firmar en el libro, como es costumbre en París, bajo mi nombre escribía: 'Aún me acuerdo del Garden Party de 1949'. No servía de nada, pero me satisfacía no haber perdido, como tantos otros, la memoria. Aquí no discutiré la fama artística de Chillida, pero sí el cambio forzado de camisa por el hecho de que, en esa galería, exponía gente más bien de izquierdas, como Braque, Calder, Miró i otros artistas prestigiosos. Lo que me subleva es que, en la Plaça del Rei de Barcelona, haya una escultura -no de las más afortunadas de Chillida, por cierto- encargo de la alcaldía socialista. ¡Cuánta agua ha pasado, lamentablemente, bajo los puentes!"

[ Años después, en 1976, Valls coincide en una fiesta en Madrid con Chillida, y mantienen un breve diálogo en presencia de otras personas ]

"Expliqué con pelos y señales la brutal agresión y Eduardo Chillida me escuchaba de pie. En medio del silencio que se hizo, el escultor me contestó que lo había sentido mucho, pero que había actuado bajo el influjo del ambiente familiar porque su padre era militar. Dando un puñetazo en la mesa, le dije que, a nuestros veintiséis años de entonces, era demasiado cínico dar la culpa al 'papá' y que, si todos los hijos de militares hubiesen sido como él, habrían quedado bien pocos españoles."

Hemen idatzitakoak komentario gutxi merezi du, baina bai ekartzen didala gogora Javier Ortizek berak 2006ko maiatzean idatzitako Vidas ejemplares (Bizitza eredugarriak) artikulua.

Esas vidas ejemplares, este apunte en castellano.

Braulio
Braulio dio:
2011/11/17 23:50

Inoiz ez zaizkit Txillidaren "artelanak" gustatu. Nire iritzian txatarra pila bat besterik ez dira. Arte moderno deitua gorroto dut eta behin baino gehiagotan ezjakin deitu izan didate nire iritzia emateagatik. Txillida-leku bezalako zabor subentzionatuek eta gure herrietako errotonda eta plaza guztiak txatar pilekin beteta ikusteak benetan gogaitzen nau, diru publikoa honelako gauzetan xahutzen ikusteak amorrarazten nau. Hala ere, bizitzak ematen ditu poz txiki batzuk, 800.000 eurotan aseguratutako Txillidaren artelan bat txatar biltzaile bati 30 eurotan saltzen saiatu zirenekoa gogoratzen dudanean irripar bat agertzen da nire aurpegian: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/567447/chillidaren-topos-iv-artelana-berreskuratu-dute/

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter