Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Punkiek ere merezi dituzte kaleak

2012/04/21

Santurtzin herri ekimena sortu da Eskorbuto taldeko Iosu Exposito eta Juanma Suarezek kale bana izan dezaten.

Punkiek ere merezi dituzte kaleak - Gehiago irakurri

Nafarroa, 1512-2012

2012/04/20

Beldur naiz bostehun urteren bueltan orainak ez ote duen iraganak baino gehiago balio, oro har. Izan ere, orain bada 1512an Nafarroan ez zenik: hauteskundeak. Eta hauteskundeak, kiroletan ez bezala, parte hartzeaz gainera, irabazteko dira.

Nafarroa, 1512-2012 - Gehiago irakurri

Ideologiarik eza nagusi

2012/04/18

Filmak salatzen duen arlorik larriena ez da Sarkozyren izaera lotsagabea, jarrera maltzurra edo neurribako handinahia, zenbait politikariren (Sarkozy bera tarteko, jakina) ideologiarik eza baino. Eta, segurutik, are kezkagarriago, zenbait hautesle-andanaren ideologiarik eza. Eskuin zein ezker muturreko hiritarrek hautagai berberaren aldeko apostua egin izana, gizartean barrena benetako larrialdiren bat gertatzen ari denaren adierazgarri nabaria baino ez da.

Ideologiarik eza nagusi - Gehiago irakurri

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena

2012/04/17

Aurten 75 urte beteko dira ejerzito nazionalak Eibar bonbardatu eta “liberatu” zuenetik. Zazpi hilabetez Eibarren egon zen gerrako frontea. Gipuzkoa osoa falangisten eta reketeen esku zegoen bitartean, Eibar-Elgeta zen miliziano eta gudarien erresistentzia puntua. Apirilaren 24-25 bitartean, kainoiek eta hegazkinek lagunduta, biak hartu eta txikitu zituzten, Elgeta eta Eibar. Eibarko Udalak, Badihardugu Euskara Elkartearen laguntzarekin, egitarau polita antolatu du datozen egunotarako. Gerra ezagutu zuten haien lekukotza eta ahotsa ere entzun ahal izango dugu.

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena - Gehiago irakurri

"Mejor que ficción"

2012/04/16

Errealitateak fikzioa gainditzen duela esan ohi da sarri. Jorge Carrionen iritziz, berriz, kazeta-kronikaren errealitatea fikzioa baino hobea omen. Baina honek du esangura, horratik, kronika errealitatea denik. Ez, behintzat, errealitate hutsa.

"Mejor que ficción" - Gehiago irakurri