Biaje kontenplatibua
Autobusian ETB-ra. Aymara-kitxua arpegidun mutikua, gidarixari euskeraz: “Ondarrurako autobusa hartzeko...”. Gidarixa hamengua da baiña ez daki euskeraz; azalpenak gazteleraz emon detsaz, baiña modu onian.
Halan be, ba da ondiok jentia “bertoko” eta “kanpoko” biztanlien arteko erreixia argi-argi markatzeko zalia dana. Gero ta bihar konplikauagua dake, koittauak.
Eta bidian, ez naiz kapaza gogoratzeko noiz, sustua: ¿ez dot ba ikusten Desireless’eko kantantian itxurako neska bat? Erredios, badakitt 80ko hamarkadia dagola oin modan, baiña... Orduan be etxatan gustatzen “geranixo tiesto” estiloko orrazkeria, oin gitxiago (eta gaiñera barreguria eragitten desta).
Gero makillaje gelan, gauza horripilantiagua (literalki) ondoko asientuan. Imajinau Desireless’eko kantantia, baiña kaskarreko ule luziak goraka kardauta, hatzapar puntak entxufian sartuta lez. ¿Halan ibiltzeko baloria izangok horrek? nik. Baiña ez: orrazteko preparaziñua zan, kontizu, lakia emoteko-edo; gero normal xamar orraztu dabe, “tulipan tiesto” itxuran.