Argentinako arbasuen oihartzunak
Aittitta Hilarion bizimodua hurreratzeko gogoz, ilusiñoz deskubridu neban “Martin Fierro” garbiguneko liburu háren artian. Hainbestetan goretsittako idazlanori zabaltziakin batera, ostera, purrut: bertsotan zan. Eta nik halako alerjixia detsat poesixiari...
Mikroliburuen kolekziño honekin, baiña, sorpresa onak hartzen dihardut: hona beste bat. Eskua motrolloian sartu eta etara doten liburu honek emon destalako Martin Fierruari eskatzen netsana.
Izan be, XX hamarkada hasierako Argentina rurala da hamen agertzen dana, Cordobako pampa ingurukua. Trama melodramatikua kenduta (orduko literaturian modia hori zan, eta maittasun historia pasionalik bako liburua pentsaueziñezkua zan...) estantzia bateko lagunen bizimodua azaltzen dau, jabe eta pioi, erretrato gogoangarrixekin (Midas negoziante ameslarixa, Difunto kapataz alperra...). Abeltzaiñen bizimodua, fristixak harrapatzeko “campeadak” auzolanian, sutondoko ipoiñak... kriolluen dekadentzixia eta etorkiñekingo pikia be modu interesgarrixan azalduta dagoz. Ez da zehazki aittittan bizimodua (ha karreterua zan) baiña harek bere sei hillabeteko biajietan ikusten zittuan parajiak, eta ze jentekin tratuan ibiltzen zan ikusteko balixo dau. Horregaittik eten barik akordatzen nintzan berakin, eta iseko Carmenekin (18 urte bete arte herrixa zapaldu bez, aziendak “carneatzen”...).
Gaiñera, nun eta hamen topau dot nere “hozkirrixen termodinamika” teorixian aldeko azalpen praktikua, osasun didaktikarako erabilliko dotena.