Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zaharra berri

Zaharra berri

Amatiño 2012/06/14 20:45
Euskal politikak garai berritan diharduenik ezin uka. Eta ez, soilik, politikagintzak irabazi duelako, oraintsu arte zenbait girotan --arrunt asko eta ezinbesteko bailiren-- erabili ohi ziren terminologiak, mezu-motak eta aldarri-jarioak erabat zaharkitu eta zentzugabetu direlako baino.

Aldaketaren adierazgarri aproposak Amets Arzallus mugakumeak, mugez hain zuzen, jarritako bost bertso eder bezain zehatz eta doiak, zeinetan bosgarrenak dioen:"Baina guk sartu nahi dugu denak doazen gurdian / pentsatu gabe zer kirats duen zulo horrek ipurdian / gero bizitza galtzen uzteko lau mugarriren guardian / beste zentzu bat bilatu gabe garenaren izerdian / guk estatua nahi ote dugun mixeri horren erdian".

Hausnar horrek zer ikusi gutxi du gero azken berrogei urtean bertso-girotan nagusi izan den erretorika arolarekin eta bai, ostera, euskal abertzaletasunak --Luis Eleizalde, Ixaka Lopez Mendizabal eta Jose Eizagirre idazleen ordezkaritzaz-- Lausanneko nazionalitateen kongresuan (1916) aldarrikatu zuenarekin.

FAISANESviejo

Konpantzia. Konferentziaren uhartea

ARGIA astekaria, 2012ko ekainaren 17an.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: