Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jubilatuak nerabeak baino ekologistagoak dira

Jubilatuak nerabeak baino ekologistagoak dira

Amatiño 2012/06/17 18:55
Gazteek zein adinekoek, denek uste dute gazteria zaharreria baino gehiago arduratzen dela eguneroko ingurumenaz. Baina, antza denez, guztiak daude oker.

Repsol Fundazioaren Energia Behatokiak “Energia Eraginkortasuna 2011” deritzan txosten bikoitza argitaratu berri du ale bitan, egoera zertan den aztertzeko asmotan. Lehen alea (226 or.) txosten teknikoa da eta bigarrena (250 or.), berriz, gizarte-ikerketa. Aurrenak biltzen ditu datu objektiboak eta atzenak, aldiz, ikuspegi subjektiboak.

Eta, post honetan murriztu beharraren beharrez, Energia Eranginkortasunaren inguruan espainiar gizarteak 2011 urtean omen zuen ikuspegi subjektiboak honako ondorio hauetan laburbil ditzakegu:

1. Energia-eraginkortasunaz hiritarrek egin izaten duten interpretazioa murritza da. Alegia, denek baloratzen dute ondo energia-eraginkortasuna baina ez dira gauza zer den zehatz mehatz adierazteko.

2. Eraginkorra izan ahal izateko hiritarrak behar du jakin, nahi eta ahal izan. Beste modu batez esanda, jendea gertu dago zerbait egiteko baina ez daki zelan.

3. Hiritarrek normaltzat jotzen dituzten erosotasunek energia-kontsumoa areagotzen dute. Hau da, txarto ohituta gaude.

4. Eraginkortasuna suspertzeko beharrezko dira sari pizgarriak zein isun zigortzaileak. Beraz, jokabide zuzenak saritzea bezain komenigarri da traketsak zigortzea.

5. Hiritarrek ez dute uste eurek energia-erantzukizun handirik dutenik. Errua, beti, inorena da, besteena.

6. Erakundeek egindako kanpainak onerako izaten dira. Hiritarrek ontzat hartu eta jaramon egin ohi diete.

7. Jubilatuak dira zintzoenak energia-eraginkortasunaz. Gutxi ahalegintzen direla uste edo sinetsi arren, krisialdia ekonomikoak larrutik jo dituenez gero, beraiek dira euren burua estuen hartzen dutenak, baita arlo honetan ere.

8. Ura aurreztu beharraren kultura energiaz arduratzeko premia baino nabarmenagoa da. Tradizioz eta fisikaz, energia ez bezala ura ikusi egiten baita.

9. Gazteak adinekoak baino gutxiago arduratzen dira energia-eraginkortasunaz. Fakturarik ikusten eta ordaintzen ez dutenez, ez dira kostuaz jabetzen.

10. Hiritarren energia-kezka dezente handia da eta gertu daude ahalegintzeko, baina ez dute uste edo sinesten beraiek egin dezaketenak ezertarako balio izango duenik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: