Blogak
Liburu elektroniko askeak
2012/07/09Lehengoan norbaiti irakurri nion moduan, liburu elektronikoaren munduan sartu nahi duenak oraindik pixka bat ikasi beharra du. Horren erantzule industria editoriala da, baina ez da hain zaila, benetan!
Oiloak ba al daki hegan?
2012/07/09Dilema bitxi baten berri izan dut asteburu honetan: kuadrilla batean, aspaldiko eztabaida omen dute, ea oiloak hegan egiten duen edo ez; hau da, denek dakite, normalean, metro pare bateko hegaldi txepelak besterik ez dituela egiten; horri hegan egitea deitu al dakioke? Ala jauzi handitxoak besterik ez? Auzia trenkatzeko bidea aurkitu dute ordea.
EH Bilduren "gobernua"
2012/07/08Berria da gure artean talde politiko batek irabazle gertatuz gero izendatuko duen gobernu-taldea aldez aurretik jakinaraztea. Ekintzak badu marketingetik, bistan da, baina ukaezina da, aldi berean, harago doala, estilo berri bat planteatzen duelako: irekiagoa eta gardenagoa.
Tourmalet
2012/07/07Atzoko nekeen ostean egun lasaia behar nuen, eta zer hoberik Tourmalet igotzea baino, alde "errazetik", hori bai.
“Gaur Egun”: gaztelaniaz burutu eta euskaraz jarraitu
2012/07/07Aurrenengo "Gaur Egun" albistegia, sekula euskaraz izan den lehena, 1983ko otsailaren 1ean kaleratu zen. Jakina denez, ETBren lehen emanaldia 1983ko urtarrilaren 1ean izan zen, Urteberri-egunez, eta ondoren itzali egin zen hilabete luzez. Zergatik ote? Zer gertatu zen urtarril osoan zehar?
Borrero izatearen abantailak
2012/07/07Ortzadar-en arduradunekin hitzartua dut, lerrootan kulturaz arituko naizela eta ez politikaz, kultur gaiak lantzen direlako gehigarri honetan, egunkariko orri gehienetan ez bezala. Batzuetan, baina, zaila da bereizkuntza egiten: ez bakarrik kulturak, gizarte barruko ekintza den aldetik, beti duelako politikazko esangura bat, baizik eta batzuetan politikak bere atzapar zikinak jartzen dituelako proiektu kultural batean, simaurretan ibilitako katiuskekin elurra zapaltzen duenak bezala. Horixe gertatu da Josu Martinezek eta beste lau zinemagilek landu duten Barrura begiratzeko leihoak filmarekin.
Lehen gailurrak, El Pueyo - Luz-Saint-Souveur
2012/07/06Ordeka aspergarria egiten zait. Niri mendateak igotzea gustatzen zait, eta gaur igo ditut Piriniotako lehenak.
Argazki erakusketa Irunen
2012/07/06"Asociación fotográfica Irunesan"n uztailaren 9etatik 28 etara: 22 argazki zuri eta beltzez
Nire bizitzako egunik onena
2012/07/06Deirdre McCloskey ekonomilari estatubatuarrari ez diot orain arte ezer irakurri; orain dela gutxi arte haren izena ez nuen ezagutu ere egiten; eta hala ere, pertsona interesgarria eta berezia dirudi; besteak beste, diru kontuetan ez ezik filosofian eta literaturan jantzia delako, edo 1995 arte Donald zelako haren izena.
