Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Doikuntzak doitzeko garaia

2012/07/12

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Xabier Arzalluz tarteko zen bileran, buruzagi jeltzaleak galdetu zidan: “Garatu eta garapen… azken bolada honetan ez det besterik entzuten. Ze arraio da garatu? Zer esan nahi du garapenak?”

Doikuntzak doitzeko garaia - Gehiago irakurri

Emakumeak entzierroan?

2012/07/12

Iruñeko entzierroa ikusi berri dut, telebistaz. Une batez begiak zezenetatik apartatu eta korrikalariengan jarri ditut, eta, lehendik ere banekienaz bat-batean ohartu banintz bezala, esan dut: ez dago emakumerik eta!

Emakumeak entzierroan? - Gehiago irakurri

Sakarinak minbizia sor dezake…

2012/07/11

Sakarina gozagarriak minbizia eragiten (omen) du. Holaxe, batere ñabardura eta erdipurdikorik gabe, frogatu zuten orain hogeita hamabost urte inguru Estatu Batuetan egindako ikerketek. Laborategi-arratoiei egunero eman zitzaien, hainbat hilabetetan, euren pisuaren %5 besteko sakarina eta dezente askori minbizi-tumoreak hazi zitzaizkionez maskurian... Horra, zientzia hutsa, enpirismo nabarmena.

Sakarinak minbizia sor dezake… - Gehiago irakurri

Meatzariak gure etxean

2012/07/11

Egunotako meatzarien protestek gogora ekarri dizkidate gai horrekin egindako abestiak: "Nel pozu Maria Luisa" epiko eta erreibindikatiboa, "Soy minero" hunkigarri eta neurri batean alienatua, Victor Manuel asturiarrak bere aitonari eskainitakoa... Meatzaritzak gure familian izan duen eragina landu nuen, besteak beste, orain dela urte batzuetako liburu batean: "Arbelaren gainean". Hango pasartetxo bat dakarkizuet hona.

Meatzariak gure etxean - Gehiago irakurri

Miguel Angel Blanco hil zutela hamabost urte

2012/07/11

Zortzi urte egingo ditu asteburu honetan blog honek. ETAk Blanco erail zuela hamabost urte beteko dira uztailaren 12an. Zer kontatuko nukeen garai hartan bloga izan banu? Hortik sortu da apuntea. Hortik eta gauza asko kontatzeke daudelako.

Miguel Angel Blanco hil zutela hamabost urte - Gehiago irakurri

Spanish pop songs for peace

2012/07/10

Playing for change ekimeneko bideo polit eta hunkigarri batzuk ezagutu nituen eta aurreko astean horri buruzko informazioa bilatzea bururatu zitzaidan...

Spanish pop songs for peace - Gehiago irakurri

Denbora eta agenda

2012/07/10

Lehen paperezko agendekin gertatzen zitzaigun: agenda zaharra ia puskatuan zegoela-eta, hango izenak berri batera pasatzean ohartzen zinen denboraren joanak utzitako arrastoez: honekin aspaldi galdu nuen harremana, beste hori auskalo nora joan zen, harakoa beharbada hila...

Denbora eta agenda - Gehiago irakurri

Eguzkitan jartzeko, ze jantzi?

2012/07/10

Eguzki babeserako kremaz gain, zer aukeratuko dugu?

Eguzkitan jartzeko, ze jantzi? - Gehiago irakurri

Euskal arazoa, aginte arazoa

2012/07/09

“Espainiako historia politiko konstituzionalean euskaldunen autogobernurako auzia garrantzitsua izan da. 1808an eta 1812an lehendabizi baina bereziki 1839az geroztik 'euskal arazoa' derizona agertu zen. Aginte arazoa bereziki. Eta horren froga edo adibiderik garbiena Espainiako Parlamentuan agertzen zaigu. Belaunaldiz belaunaldi, 30 urteko tartean, euskal nortasun juridikoa eta politikoa aztergai bihurtu ohi da. Eztabaida eta tirabira horrek era eta erpin ugari ditu. Baina azken batean, aginteari buruzko eztabaida izan ohi da” (Joseba Agirreazkuenaga, 2012).

Euskal arazoa, aginte arazoa - Gehiago irakurri

Berpizkunde dantzak euskal dantzekin lotu zituen ikertzailea

2012/07/09

Julia Sutton, musikologo, dantza-irakasle eta dantza historialaria hil da uztailaren 1ean. Berpizkundeko musika eta dantzetan espezialista handia izan da, eta besteak beste Thoinot Arbeu-ren Orchesographie edo Fabritio Caroso-ren Nobilta di dame dantza-liburuen berrargitalpenak zuzendu zituen.

Berpizkunde dantzak euskal dantzekin lotu zituen ikertzailea - Gehiago irakurri