Duero iturria
Dueroa, bizitzaren iturri, Toroko harresietatik
"Las aceñas", Zamoran, Erdi Aroko ibai-errotak
Duero/Douro ibaia da, bai, Iberiako handienetakoa, baina baita ere geografia, historia, kultura, artea, industria, teknologia, paisaia, nekazaritza, muga, zubigintza… Mendeak joan eta mendeak etorri, urrezko garai emankorrak zein gosete larriak ezagutu izan ditu. Dezente ondo jagotako arkitektura-ondareari darion turismo-susperraldia bizi du egun.
Toroko kolegiata
Hala ere, oraindik ere, turismo-liburuxka ofizialak zera aitortzen du, lotsa handirik gabe nonbait: “La actividad económica sigue en precario. Hoy en día, Zamora se presenta como una capital dedicada a la administración y servicios, centro de una provincia agrícola y marginal. La vida discurre plácida y sin sobresaltos, pero carente de una chispa de desarrollo firme y eficaz. Su mayor riqueza es la histórica y monumental…” Besteak beste, Burgostik Arriveetaraino, Cid Campeador zaldunaren lurraldeetan zehar, munduko erromanikorik ederrenetakoa da bertan.
San Cipriano, Zamoran
San Martin (Fromista, Burgos), gaur iluntzeko eguzkiaz gorrituta
Dueroaldeko Palentzian ez ezik (Turiasica), Kantauritik (Turtzioz) Valentziaraino (Turia) agertzen da “tur” delako sustraia, Aturritik (Adour) Iturissaraino (Tossa), Turiason (Tarazona) barrena, euskarazko “itur” adieraren ildotik edo.
Aurrez aurre, ekilore-soroa eta, atzekaldeko zuhaitz-errenkada, Dueroa