Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Bestiekin jolasten ez dakixan neskatxua

Bestiekin jolasten ez dakixan neskatxua

Oier Gorosabel 2012/08/20 22:20
Momorró txiki bat sortzen (XXII)

Gaurkuan, aspaldiko partez, momorro txiki baten billakaera modelikuan partehartu izan juat, etxakixat alde ala kontra, hori bai. Izan lajeikek, ume bixekin halako gauzei erreparatzeko denporarik be ez izatia, edo, seguramente, ni neu be korriente nagusixakin mimetizatzen egotia, harik eta danekin bardindu eta nere sasoi bateko ikuspegi fresko freskue eta kanpetxanua zihero galtzia. Izan leike.

Gaur Niko, Tomax eta hirurok hondarrian genguazen, zulua egitten: seguraski Paleolitikotik hona izan diran aitta-seme guztiak jolastu izan daben joko atabiko horretan. Gure leza txikixa nahikua aurreratuta genkala, neskatxo bat allegau jakuk, pizkat nagusixagua (5-6 urte izango zittuan). Berbalduna bera: ia zertan genbizen. Ia berak be egin zeikian “printzesen gaztelua” eta baietz, jakiña, zelan ez. Kontua da neskatxua pizkat protagonista eta bestiena-antolatzeko-zalia izan duala, eta horrekin lehelengo arazuak: guk zulua hustu nahi, berak bete... eta halakuak. Umekerixak, ez jetset aparteko garrantzirik emon, eta segi. Baiña halako baten, bera be zulua egitten hasi, txakur estiluan, eta zrrraaaapppp.... hare zaparradia nere gaiñian: “Umia! Kontuz ibilli gero, hare guztia gaiñera bota destan-eta”. Segi jolasian, trankil-edo... eta handik hamar minutura, barriro: zrraaaaapppppp.... oinguan txikixan arpegira. “Bueno neska! Kontuz ibilli hadi, edo bestela alde hamendik!”. Jolasian segi, eta hara nun ikusten doten bere hiperaktibidadia baretzen, baretzen... eta neskia baztartzen, baztartzen... eta halako baten poliki-poliki malekoira doiala, eta han jartzen dala bakarrik, ixi-ixilik.

Pena haundixa emon jestak. Dudetan egon nok be, berangana juan eta barriro etortzera gonbidatzeko esateko, baiña etxuat egiñ. Bere gurasuak be konturau dittuk, eta han ikusi jittuadaz berangana juaten –lehelengo aitta, eta gero ama- eta berakin berbetan; ez dakitt neskiak zer kontauko zetsen. Baiña gaurkoz fiestarako gogua amaittu jakok hari...

Oker ala zuzen jokatu doten, ez dakitt, baiña pentsau dotena hauxe izan da: neska horrek beste umiekin jolasten ikasi bihar dabela, bakarrik egon nahi ez bajok. Ogro honek botatako furrustadiak helburu horretatik hurrago ipiñiko ahal jok...

PD: egun bi geruago neska bera, leku berian (hondarreko habitualok ez gaittuk lekutik asko mobitzen). Hare montoi haundixa jaukak eginda, eta gu bere ondotik pasatzian: “Neria da” (retintiñakin). Goittik behera begiratu, eta “Ah, bai ondo” nik. Beste zeozer esateko pentsamentua euki dot (“Ah, ba on egiñ”, eta alde). Baiña tira: nahikua desgrazixia jakak neskiorrek dan moduan izatiakin...

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024