Agur interminabliak
Izan be, billera sozial batetik alde egitteko momentuan, “Ba noia” esaten dotenetik atetik urtetzen doten arte ez dittuk pasatzen 30 segundu baiño gehixago.
Korrientia dok, baiña, agur esaten hasi orduko lagunak azken orduko komentarixuak egitten hastia; edo beste barik, konbersaziñuan azken berbia iñok esan nahi ez izatia. Azken kasuak izaten dittuk, neretako, gogaikarrixenak: enamorauen telefono konbersaziño ergelen parekuak. “Bueno”, “Ba zoiaz”, “Bai, juan egin biharko gaittuk ba”, “Bixar lana”, “Bai, aste honetan goizez nagok”, “Enpresan gauzak ondo ez”, “Krisisa”, “Bai, eta....” Bla, bla, bla, bla, bla, bla eta bla. Ezin amaittu.
Lehen hor egoten nintzuan, tente, poltsa guztiak eta giltzak eskuetan, ia noiz amaittuko. Baiña konturatu nintzanian despedida interminable hónetan hamar minuto trankil pasau leikezela, alternatiba bi pentsau najittuan: lehelengua, agur egitteko momentua hasten danian barriro jarri, eta izperringia irakortzen hasi. Baiña honek arazua ondiok gehixago luzatzeko arriskua jekarren. Beraz, bigarrena hartu najuan: ordutik hona hórrek hamar minutuok kanpuan pasatzen jittuadaz, edo kalakarixen bistatik kanpo behintzat.