Blogak
"Perdona" (Lourdes Oñederra, Begi Ertzetik)
2012/09/11Egunotan antzinako paper zaharrak begiratzen eta garbitzen jardun dut. Tartean hainbat artikulu eta prentsa-errekorte. Horietako bat dakart hona, Lourdes Oñederra irakasle eta euskaltzainak idatzia (Egunkarian? duela 10-12 urte?). Orain arte ikuspegi baikorragoa neukan euskararen egoeraz, baina azkenaldian etsipenak harrapatu nau; Oñederrak orain dela hainbat urte aurreratu bezala. Ez, ez zuen larregi exajeratzen: "aro formulaikoa" zain dugu. Benetan mugitzen ez bagara, behintzat.
Herensugetan
2012/09/11Gorkak dragoiak ikusten omen zituen han-hemenka. Baina semeak diotsa dragoiak ez direla existitzen (sic) eta emakumeak, berriz, dragoiak, inon egotekotan, Gorkaren buruan baino ez zeudela. Horra azken berrogeita hamar urteotako historia, dragoirik gabeko dragoi-historia. Norberak esan eta norberak sinetsi.
Arrate Egunak lagatako 5 erretrato
2012/09/09Atzo, irailak 8, Arrate Eguna ospatu genduan eibartarrok. Urteko jairik onenetakuak, gutako askondako. Berezixak dira. Ikasturte hasieran; mendixan; zelai txiki samarrian; dan-danok alkarrekin (nausi eta gazte, txiki eta haundi, gorri eta zuri, gaupasero eta erromes). Hamentxe, atzoko egunak lagatako 5 flashazo gure Polaroid zaharrakin.
Axuri Dantza, Arrate gainean
2012/09/09Ez naiz ni Arrate Egunaz ezer esateko eibartarrik aproposena. Zenbaitek lotsagarritzat joko badu ere, azkenengo aldiz 1975an egon nitzen ni, Arrate Egunez, Arrate gainean. 1976tik aurrera Eibartik kanpora lan egiteari ekin nion eta urte hartan amaitu ziren niretzat irailaren 8ko jai-giroak, erromeriak eta egun-pasak.
