Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Espainiar izatearekin aski ez duten espainiarrak

Espainiar izatearekin aski ez duten espainiarrak

Amatiño 2012/10/14 00:25
Zalantzarik ez gero betidanik izan direla Espainian, espainiarrak izan nahi ez duten hiritarrak. Hainbati entzun eta irakurriez gero balirudike berau dela Espainiaren nortasun-arazorik kezkagarriena. Baina badira beste bi dezente ardurazkoagoak.

Espainiarrak izan nahi ez duten espainiarrena baino arazo nabarmen latzagoa da, espainiarrak izateko gertu egon arren, espainiarrak izaten jarraitzeko egokierarik aurkitzen ez dutenena. Eta nahiz aurreko kasu biak larriak izan, are larriagoa da espainiar izatearekin aski ez duten espainiarrena.

Tesi, azterketa, kazetalan eta liburu ugari idatzi da espainiar izan nahi ez duten espainiar hiritarrez. Gutxiago, baina makinatxo bat ere, espainiar izateko gertu egon arren, izaten jarraitzeko behar beste arrazoirik topatzen ez dutenen gainean. Baina, nik dakidanez, lan serio bakar bat ere ez dago espainiar izatearekin aski ez duten ustezko espainiar sutsuez.

Ez, Espainiaren benetako arazoa ez dira Euskadiko zein Kataluniako abertzaleak. Ezta, segurutik, Espainian bizi izaten jarraitu nahi arren gutxieneko baldintza egokirik bideratzen ez duten euskaldunen eta kataluniarren zoria ere.

Espainiaren benetako arazoa gainerako espainiarrik gehienena da. Espainiartasuna goraipatzen dute baina gero, euskaldunei eta katataluniarrei begira batez ere, hitzetik hortzera laudatzen duten Espainia horrek ez ditu asetzen.

Nolabait esateko, Konstituzio santua, bandera monarkikoa eta gaztelania aberatsa maite omen dituzte gauza guztien gainetik.  Baina ez da, nonbait, egia, inoren autonomia-estatutuen, ikurrin-senyeren eta herri-hizkuntzen bekaitzez bizi dira-eta.

España Foral

"España uniforme o puramente constitucional" (1854)... ez da adigai berria.

Jaime
Jaime dio:
2012/10/14 09:55
Interesgarri eta onuragarria izango litzateke, oso, beste artikuluren batean, hemen aipatutakoa garatu eta sakonduko bazenu.
Izan untsa.
Amatiño
Amatiño dio:
2012/10/14 12:02
Ni ez naiz sekula luze idaztearen zale izan (behar bada ez naiz gai), ezta irakurlea luze irakurtzearen zale ere.

Dena dela, zu adinez nagusia zinen 70eko hamarkadaren amaieran eta badakizu, andaluziarrek edo izan ezik, Espainian inork ez zuela euskaldunen eta kataluniarren autonomia-eskakizuna ulertzen. Orduko "guztientzako kafea" leloaren ondorioak jasaten ari gara. Ez dakit autonomia gehiago nahi genuenok behar beste lortu ote genuen, baina seguru gero autonomia zer zenik ere ez zekitenek autonomiaren bat lortu zutela.

Zuk eta biok ezagutu ditugu legez kanpoko ikurrina eta senyera, honek esangura duen guztiarekin. Gero, berriz, sekula banderarik izan ez zuten errejioek eurena asmatu behar izan zuten, pareko izateko. Eta beste horrenbeste telebistarekin. Zertarako behar zuten TVErekin gustura egoteaz gainera bertako hizkuntzarik ez zutenek?

Nolabaiteko bekaizkeria honen lekuko da "Camps klausula" delakoa. Alegia: "guk valentziarrok ez dugu behar gehiago, baina inork gehiago lortuko balu noizbait, guk ere beste horrenbeste eskatuko dugu." Kataluniaren eskakizunak izorratzeko modu aproposa. Ez gehiago eta ez gutxiago.

Funtsean, Espainiaren arazoa ez da autonomia gehiago eskatzeko gertu dauden hiruzpalau gizarterena, berehala "nik ere bai" esango luketenena baino. Baina, benetan espainiarrak badira, gustura baldin badaude euren Konstituzio, Kongresu, Gobernu, telebista, polizia, bandera, hizkuntza, eskola eta gainerakoarekin... zergatik nahi dute euskaldunek eta kataluniarrek aldarrikatzen dutena?
Jaime
Jaime dio:
2012/10/14 18:57
Eskerrikasko Luis Alberto zure erantzun luze bezain mamitsuarengatik. Bat nator zuk esandakoarekin eta, nik ere, argi daukat "guztientzako kafea" garai haietako Españako gobernuaren erabaki traketsa izan zela Euskadirena eta Katalunyarena lar ageritan gera ez zedin. Eta bai, orain begi bistan daude erabaki oker hark sortutako ondorioak.
Izan untsa.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: