Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Mitoaren ohore hunkigarria

2012/09/23

Berrogeita hamar urte joan dira Iribarrek Athletic-en jokatzeari ekin zionetik. Hemeretzi urte besterik ez zituen. Gaur iluntzean San Mamesen bildutako zaleek 1960ko hamarkadan ospetsu egin zen leloa errepikatu dute, barrena hiru aldiz: “Iribar, Iribar, Iribar es cojonudo, como Iribar, no hay ninguno”.

Mitoaren ohore hunkigarria - Gehiago irakurri

Iruzurra

2012/09/22

Mila bederatzirehun eta hogeita bederatziko “krak” larri bezain ospetsutik atera ahal izateko, Roosvelt lehendakariak estrategiazkotzat jo zituen industria-sektoreetako bat zinema izan zen. Geroztik, zine-industriak laurogeitaka urte daramatza indarrean Estatu Batuetan eta Europan, ostera, kultura izaten jarraitzen du, frantsesek bataiatutako “l´exception culturelle” delakoaren aitzakiaz.

Iruzurra - Gehiago irakurri

Dementzia eta zahardadea

2012/09/22

Alzheimer-aren eguna izan zen atzo, irailak 21, eta egun horretan bertan egin zuen gora oihalak Donostiako Zinemaldian.

Dementzia eta zahardadea - Gehiago irakurri

Benetan ikusgarria !!!!!!!!!!!!!!!!!!

2012/09/22

Horrela da atzo Portalean Juan antonio Palaciosek ireki egin zuen argazki erakusketa: 140 argazki 20 bildumetan banatuta.

Benetan ikusgarria !!!!!!!!!!!!!!!!!! - Gehiago irakurri

Klip.me, Kindle-ari zukua ateratzeko tresnak

2012/09/22

Kindle-ak gauza gehiagorako balio du, ez liburuak bakarrik irakurtzeko. Amazon erabiliz, irakurri behar duzun 80 orrialdeko Word dokumentu hori kargatu dezakezu Kindle-an, baina Klip.me erabilita, baita webguneak eta RSSak ere!

Klip.me, Kindle-ari zukua ateratzeko tresnak - Gehiago irakurri

Internet legearen mehatxupean

2012/09/21

Azkenaldian gero eta saiakera gehiago daude Interneterako berariazko lege berriak sortzeko. Horrek berez ez luke txarra izan beharko, alderantziz, ona edo beharrezkoa ere izan liteke; alabaina, gehiegikeriaz betetako neurriak dira, beste alor batzuetan onartuko ez genituzkeenak, Interneten beraren izaera arriskuan jartzen dutenak eta eskubide oinarrizkoen aurka doazenak.

Internet legearen mehatxupean - Gehiago irakurri

Azoka ekologikoa Urkizun

2012/09/21

Egunotan nekazaritza ekologikoa izan da hizpide Eibarren, pare bat hitzaldi eta mahai-inguru tarteko. Bihar (larunbata) azoka antolatu dute Urkizun eta etzi mendi-irteera, Mandiola bailarako baserri-lurretan barrena.

Azoka ekologikoa Urkizun - Gehiago irakurri

Koadernoak

2012/09/20

Etxeko kaxoietan topatutako lagun zaharrak

Koadernoak - Gehiago irakurri

Euskal dantza, Etxepare Institutua (2012)

2012/09/20

Etxepare Institutuaren enkarguz Euskal dantza liburuska idazi dut eta egunotan aurkeztu da jendaurrean. Euskal kulturaren alorreko hamabi liburuz osatutako bilduma prestatu du Etxeparek eta horietako hamar aurkeztu dira Donostian, Etxepare Institutuaren egoitzan bertan.

Euskal dantza, Etxepare Institutua (2012) - Gehiago irakurri