Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Atzenean... tailerrak falta

Atzenean... tailerrak falta

Amatiño 2013/01/14 00:05
Aspaldiotan erabaki dugu muzin egitea industriari, lantegiari, tailerrari. Eta gero gerokoak. Nahi ditugu industriarik gabeko industria-gizartearen onurak… Nahi dugu enpresak uxatu baina lanpostuak gehitu… Nahi dugu norbaitek lanpostuak sor ditzan, baina inork ez du enpresaburu izaterik gura.
Atzenean... tailerrak falta

Arantza Tapia

Ez dut nik asmatu, Arantza Tapia (Zumaia, 1964) Industria sailburuak esan du: “Euskadi siempre ha sido muy de fábricas, de desarrollo de producto. Por eso necesitamos una política industrial que ponga el acento en tener fábricas y no solo servicios, porque se ha demostrado que eso es lo que contribuye a sostener la economía y el empleo en casa” (El Diario Vasco, 13.01.13).

Bai. Arrazoi du zumaiarrak. Euskadin betidanik izan gara --edo izan ginen-- tailerrekoak, lantegizaleak. Nik esango nuke Euskadin eta, zer esanik ez, Debabarrenan zein Eibarren. Eta ez XIX. mendeko industriatzearen ondotik, barrena XV.etik aurrera baino.

Baina aspaldiotan erabaki dugu muzin egitea industriari, lantegiari, tailerrari. Eta gero gerokoak. Gura ditugu industriabako industria-gizartearen onurak…Gura dugu enpresak uxatu baina lanpostuak gehitu… Gura dugu norbaitek lanpostuak sortzea, baina inork ez du enpresabururik izan nahi.

Sartu zaigu buruan industria zikina dela, baserritik jaitsi ziren aittitta ezjakinen hala moduzko irtenbide zaharkitua, ingurumenak nekez bedeinkatuko duen langintza, energia asko kontsumitzen omen duen zereko zera… Ez dugu jakin nahi, ordea, hemen, energia kalean erretzen duten bakarrak, gu baino ez garena.

Baina lasai, hori ere konponduko da berandu baino lehen. Energia gero eta garestiago izango da eta gure energia erosteko ahalmena, ostera, gero eta urriago. Beheko taula horretan industriaren kontsumoa gora eta garraioarena behera egiten hasten diren egunean, behar bada, agian, orduan, gurea konpontzen hasiko da. Ekonomia ez ezik, baita ingurumena ere.

Debabarrena

Debabarrena eskualdeko energia-kontsumoak, sektoreka

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: