Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Futbolariak eta trajeak

Futbolariak eta trajeak

Leire Narbaiza 2013/01/14 16:28
Trajea obsesio bihurtua

Elenak ostiraleko katekorratzan "Irabazi ala irabazi" argitaratu zuen, futboleko kamisetaz. Nik ere kirol hori praktikatzen dutenen bidetik joko dut gaurkoan; izan ere, irudi batek aho bete hortz laga ninduen. Honetxek

Mesi Urrezko baloia jasotzen! Esmokin hori, ai, ene! Jaka tantoduna, eta ttattarra ere berdina! Egia esan, beti ibiltzen naiz kexaka gizonezkoen janzkera gatz bako eta uniformeaz, eta behin batek normatik irten eta hau jantzi!

urrezko baloia

Gainera prakekin ere ez zihoakion oso ondo, koadrila aspergarri honetan ondo ikusten den moduan. Baina badago kontu barregarriagorik futbolari aldra osoa traje berarekin uniformatuta joatea baino? EZ!!

Espainiako selekzioa izan

Reala

ala Athletic, beti erridikulu.

Trajez janztea aspalditik datorren kontua da. Ahaztezina egiten zaigu adin batekoei Emilio Tucci markak mundial bat zela-eta (ez dakit zein) egindako iragarkia: Espainiako selekzioa futbolean jokatzen, trajez jantzita. Zoritxarrez, ez dut iragarki mitiko hori aurkitu sarean!

Baina publizitateaz gain, uniformeen artean trajearena sartzeak izan lezake arrazoiren bat: txandalismoa saihestu, edo jokalari askoren benatako joera cani poligoneroa, aski zabaldua euren artean, ez bistaratu. Klubek eta selekzioek nahiago izango dute traje-uniformea izarren distirak baino, pentsatzen dut.

Cani poligonero ukitu hori askok izaten dute, Cristiano Ronaldok, adibidez:

Edo  sasoi bateko Gutik

Beti ere ukitu cani aberatsa, jakina.

Gure produktu nazionalen artean ere badugu ukitu hori duenik ere, Aitor Ocio zoragarria, adibidez

Baina futbolarien artean ukitu cani-a aspalditik datorrela esango nuke, bestela zer egiten zuen Satrustegi handiak zilarreko kate potolo horrekin? (pilotari askoren look-aren partea ere badena gaur egun, batez ere urrekoa bada).

Orduan, canismoa futbolarien kontu hutsa da, ala kutsu poligoneroa pilotarien kontua ere bada? Ez dakit, bada! Aztertu beharra dago. Makarra itxura zenak izena ere aldatu duenez, ikusi behar…

paul
paul dio:
2013/01/14 19:28
Onena On marcelo Bielsa, Bonini eta Vivas-en txandala. Ta Gaizka Garitanoren kuello-bueltoa be... de trak matrak!!!
Joseba E.
Joseba E. dio:
2013/01/16 00:29
Akaso modaren jarraitzaile izatea modan dago eta modaren kontsumitzaile izatea status baten adierazle da edo izan nahi du. Akaso horregatik inoiz baino agerikoagoak dira marken logoak eta izenak edozein motako janzkietan. Beraz, nire ikuspegitik, cani izan edo futbolaria edo pilotaria berdin dio. Azkenean moda da modan dagoena eta modaren jarraitzaile izatea era nabarmenean agertu behar da, estetika kitsch-a nagusi delarik ezinbestez.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera