Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Purista

Purista

Oier Gorosabel 2013/01/14 07:24
Euskeraz nabillenian, euskera onez berba egitten saiatzen nok; espainolez nabillenian barriz, euskerakadarik ez sartzen, eta askori atentziñua (txarrera) deitzen detsan zuzentasunez.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/66/Cervates_jauregui.jpg/220px-Cervates_jauregui.jpg

Irudixa: Juan Jauregi.

Gaur autobusian euskaldun bi gazteleraz: Si no merece ir a Bilbao en coche! Teniendo autobus?”. Askotan entzutzen dan: “Ez du pena merezi” esaldixakin gogoratu nok.

Ezingo neukek esan alde ala kontra nagon; baiña gustau, etxatak gustatzen. Ez nok iñor epaitzeko tentaldixan jausiko; batzundako naturalena hori dala ulertzen dotelako. Baiña neri, behintzat, etxatak gustatzen euskeratik erderara eta barriro euskerara saltoka ibiltzia, nere inguruan askok egitten daben lez. Eta bardin, gazteleraz nabillela azentua eta euskerakadak alde batera lagatzen saiatzen nok (etxuat esaten “euskera”, “vasco” baiño; ezta “la ama”, “mi madre” baiño...).

Biharbada arbasuen lotsiari aurre egitteko nere formia dok hori.

etiketak: berbologia
@intxaursaltsa
@intxaursaltsa dio:
2013/01/14 22:46
Nik be, erderaz nabilela, "mi madre", "mi padre", "el País Vasco" eta erabilten ditut. Ez dot aitzen zer dala-eta batzuek, askok, daukien preminea (?) erderaz "Euskal Herria", "Bilbo" eta abar esateko. Hori bai, ez dot aitzen, beste batzuen "adios" esateko jokerea. "Agur" berba guztiz da-eta, praktikan,gaztelania! Hemengo gaztelania. Kontu egizu, txikitan uste neban "agur" ez zala euskerea, erderea baino.
ondo nabil, bai ezta?
ondo nabil, bai ezta? dio:
2013/01/15 16:07
Ez dut ondo ikusten Markinan lkaleetan jarri dituzten mural batzuetan "Baietz?" forma "a ke bai?"-ren ordezko jator moduan agertzea. Oierrek ere zuzenketa hori egin izan diela etxeko txikiei aitortu zuen post batean (hori uste dut behintzat!). Biak daude txarto kontestu horretan

"Gaur ondo pasa dugu urtebetetzean, a ke bai?" txarto
"Gaur ondo pasatu dugu urtebetetzean, baietz?" gainjeneralizazioa
"Gaur ondo pasatu dugu urtebetetzea, (bai) ezta?/"Gaur ez zoaz urtebetetze festara, (ez) ezta? forma zuzena solaskidea interpelatzeko gaztelaniako "a que sí?" "a que no?"-ren pareko.

"baietz!" eta "ezetz!" ondo ikusten ditut erronkarako erabiltzen den "a que sí!" "a que no!" horien ordez. Hauek hobeto egiten dute bat harridura ikurrarekin galdera ikurrarekin baino. Ondo nabil, bai ezta?
oier g
oier g dio:
2013/01/15 19:08
Oso arrazoi onak. Ados guztiakin, eta nere hizkuntza ohitturetan kontuan hartukot. Eskerrikasko.
Juan Luis
Juan Luis dio:
2013/01/28 02:11
Neronec ere ancera iocatcen dut: gaztelaniaz "mi padre", "los abuelos", "vascuence/vasco" eta holacoac ditut emplegatcen. Orobat, euscaraz ari naicelaric, saiatcen naiz ahalic eta erdaracada gutien erabilcen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024