Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Beti euskaraz tratatu nauten tokian, gaur gaztelaniaz; mila esker, Kutxabank

Beti euskaraz tratatu nauten tokian, gaur gaztelaniaz; mila esker, Kutxabank

Luistxo Fernandez 2013/01/14 15:38

46 urte ditut, eta Eibarko Kutxan, beti euskaraz tratatu izan naute. Gaur arte. Umetan ere, Osito-aren klubekoa nintzenean, Hartzaren kluba Club del Osito baitzen orduan (paisaia linguistikoa oso bestelakoa zen aspaldiko kajadeorros probintzial hartan), euskaraz tratatzen ninduten lehiatilan nire herrian, nolabait ere nirea sentitu izan dudan finantza erakundean.

Ba gaur, joan naiz Lurraldebusko txartelaren tramite baterako 5 euro sartzera (tramite absurdoa, bestalde), eta azaldu diot mutil gazte bati, hau ta bestea, eta mesedez bost euro, eta Internetetik inprimatu dudan euskarazko inprimakia ere pasatu diot eta...

- Lo siento, pero no sé euskera.

- ¿Y te han contratado aquí? Yo flipo.

- Yo también flipo. Soy de Barcelona, llevaba 5 años trabajando allí, y hace tres meses que me han mandado aquí.


Euskara ikasten hasi dela ere esan dit. Egin dut egin beharrekoa, eta kalera irten naiz. Zaparrada ikaragarria, Eibarko bailara zuloa hotz, ilun, eta desatsegin ageri da gaur. Suposatzen dut Bartzelonako mutilari ere izugarri leku hotz, heze eta tristea irudituko zaiola Eibar, baina zein ote bere alternatiba? Langabezia?

Nik ez dut ezer mutil horren kontra, noski. Baina, benetan, daflipat Kutxabank-ekin. Hau ez da normala. Hau atzerapauso larri bat da.

bertol
bertol dio:
2013/01/14 20:03
Eta ziurrenik euskaraz dakien norbait eta bertan lan egiteko gaitasuna izango duena langabezian egongo da. Horrelaxe goaz, baina ez dakit nora...
txomin
txomin dio:
2013/01/15 09:45
Ba bai, horrela da. Lotxagarria benetan. Ni adibidez, 4 urtez egon naiz KUTXAn lanean eta orain beste 200 lagunekin batera langabezian geratu naiz KUTXABANKen fusioari esker. Eta ni nengoen postuan Cordoba edo Madrilgo pertsonak ezarri dituzte. Gestio BIKAINA benetan. Euskal gazteria langabaezian utzi espainiar estatuko langileak mantentzeko. Horrelakoak dira banku guztietako agintariak...ez da lehenengo kasua ezta azkena iango ere.
Ander
Ander dio:
2013/01/15 12:49
Niri berdina gertatu zitzaidan gabonetan Tolosako Kutxabanken, Nafarroa Etorbidean dagoen bulegoan. Betidanik euskaraz atenditu naute, baina bi langile zeuden harrera gunean, eta BIAK ERDALDUNAK. Eta histori berdina kontatu zidaten, euskara ikasten ari zirela.... blablablabla.... ondoren Banco Santanderrera joan eta bertan dena euskaraz. Gurekin jai dezue!
nekane
nekane dio:
2013/01/15 13:01
Irunen berdin ari dira. Bertako langileak kaleratu kutxazainekin ordezkatuz eta langile erdaldunekin! Izkutuko interesak?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.