Blogak
Internet legearen mehatxupean
2012/09/21Azkenaldian gero eta saiakera gehiago daude Interneterako berariazko lege berriak sortzeko. Horrek berez ez luke txarra izan beharko, alderantziz, ona edo beharrezkoa ere izan liteke; alabaina, gehiegikeriaz betetako neurriak dira, beste alor batzuetan onartuko ez genituzkeenak, Interneten beraren izaera arriskuan jartzen dutenak eta eskubide oinarrizkoen aurka doazenak.
Azoka ekologikoa Urkizun
2012/09/21Egunotan nekazaritza ekologikoa izan da hizpide Eibarren, pare bat hitzaldi eta mahai-inguru tarteko. Bihar (larunbata) azoka antolatu dute Urkizun eta etzi mendi-irteera, Mandiola bailarako baserri-lurretan barrena.
Euskal dantza, Etxepare Institutua (2012)
2012/09/20Etxepare Institutuaren enkarguz Euskal dantza liburuska idazi dut eta egunotan aurkeztu da jendaurrean. Euskal kulturaren alorreko hamabi liburuz osatutako bilduma prestatu du Etxeparek eta horietako hamar aurkeztu dira Donostian, Etxepare Institutuaren egoitzan bertan.
Eibarren garraio publikoa hobetzeko ideiak
2012/09/20Mugikortasunaren Europako astea omen da honako hau. Eibarko Udalak ez du eskumen handirik garraio publiko kontuetan, baina badaude hainbat pauso eman ditzakeenak garraio publikoa bultzatzeko, laguntzeko, errazteko.
Pazientzia… pazientzia…
2012/09/20“Un público de tres millones de lectores, que se encuentra fuera del alcance de la civilización literaria… “ zioen Wilkie Collins idazle ingelesak 1858an. Publiko ezezaguna, nonbait, ohiko literatura-esparru ofizialetik kanpora ziharduena.
Eibarren mugikortasuna hobetzeko neurri erraz eta merkeak
2012/09/19Mugikortasunaren Europako astea dugu honako hau. Eta nago entzungo ditugula gure herriko agintariak mugikortasunaren aldeko hitz politak esaten. Baina egin, zer egiten dute? Obra garesti eta potoloak soilik, mugikortasunean eragin efektiborik apenas dutenak.
