Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kulturarteko errepublikanismoa

Kulturarteko errepublikanismoa

Amatiño 2012/11/03 02:35
Maria Elosegik ez du zibilizazioen arteko talkan sinesten. Elkarren arteko parekotasunak adostasunik ezak baino handiagoak omen dira, sarri asko inoren izakera onartzea ikaragarri zail gerta dakigukeen arren. "Errepublikanismo interkulturala" aldarrikatzen du, nolabaiteko ikuspegi humanistaz eta errenazentistaz

Europa nabarmen aldatu da azken hamarkadotan. Behin eta berriz “hogeita zazpion Europa” aipatu beharraren beharrez, ahaztu egin zaigu honezkero 47 direla Europa osatzen duten estatuak eta horietako hamabost, gainera, sortu berriak direla. Hau guztia gutxi bailitzan, estatuon barne-nazioen aldarrikapenak gehitu baino ez dira egin eta, aldi berean, Europar Batasuneko biztanleen %4 inguru ez dira bertan jaio.

Maria Elosegi Itxaso (Donostia, 1957) katedradunaren ustez (El derecho a la identidad cultural en la Europa del siglo XXI. Iruñea, 2012), XX. mendearen hasieratik aitzina, inoiz aurretik izan ez den kultura aniztasuna da europar gizartean, tokian tokiko herri-kulturak, etorkinak, globalizazioa, teknologia berriak eta turismoa tarteko. Eta egoera berriari erantzun ahal izateko, “republicanismo intercultural” delakoa proposatzen du, alegia: “el elemento unificador de los ciudadanos debe ser el ejercicio de las libertades políticas y de las virtudes cívicas” y “consiste en la educación de todos y todas en la democracia y en la ciudadanía”

Harako "kulturarteko errepublikanismo zibikoa" kultura berdinezak gogoan izango dituen eredua izango bada, ondoko bederatzi baldintza hauek bete beharko omen ditu:

1. Emplea medios voluntarios y no coercitivos.

2. Uniforma el espacio público sólo en lo imprescindible.

3. Permite ejercer las libertades políticas, y la crítica al propio Estado o a la cultura dominante.

4. Se basa en un concepto amplio e incluyente de la ciudadanía, fundado en el respeto a las leyes y a la Constitución, y no en criterios raciales, étnicos o religiosos.

5. Propone que la integración en el proyecto político común debe basarse en unos requisitos de admisión claros.

6. Permite respetar las tradiciones culturales mayoritarias o dominantes, pero excluye anteponer una meta política o una lengua a los valores cívicos y a los derechos humanos.

7. Se basa en los derechos humanos universales y, a la vez, admite criterios legales para priorizar las culturas nacionales, respetando a todas las personas.

8. Permite establecer dos niveles diferentes de pertenencia.

9. Defiende que se deben reconocer los derechos de las minorías que pertenecen al propio Estado.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal