Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Publikoari Gorroto, histrioi baten lana

Publikoari Gorroto, histrioi baten lana

Luistxo Fernandez 2012/11/04 12:30

Publikoari Gorroto disfrutatu genuen atzo, Ander Lipus izar duen Xabier Mendiguren Elizegiren antzezlan berria. Histroi hitzaren zentzua ulertzeko moduko antzezlana da, esango nuke histrioi zehatz honentzat, Lipusentzat, apropos Mendigurenek idatzitako lana dela. Eta hala ez bada izan, antzezpenak itxura hori ematen du, eta egiatzat horixe gera bedi, kito.

Tuit batean irakurri dut, Lipus da gure Jack Nicholson. Ba hara, atzo biak ikusi genituen. A Few Good Men (Aaron Sorkin-en gidoia!) bota zuten ETB2n eta Nicholson imintzioak ikusi genituen, eta gero Lipus antzezlanean. Dena den, lan honetan Tom Waits-en aire bat hartzen saiatu dela Lipus esango nuke.

Errejistro esageratuen nahasmena da obraren funtsa, eta fisikoki eta animikoki husten da Lipus taulan, ikusleak eserlekuan gozatzen dugun neurri berean. Obraren hariari buruz... ez dakit zer esan, ordea. Haririk badu? Hasieran uste izan nuen bazegoela, antzerkiaren une ekonomiko-sozialaren inguruko hausnarketa ote zekarren. Azkenean, ordea, ikusleak garela txotxongilo akaso? Ba ez dakit, beharbada galdu nintzen.

Dena den, amaiera-amaieran sorpresa bikaina zuten gordea Lipus eta konpainiak. Kafea hartu ondoren Usurbilen (han izan zen antzezpena), kotxez bagindoazela, herrian bertan harrika egin ziguten  (edo pelotak, edo patatak, auskalo zer bota ziguten kotxera). Susto galanta bat-bateko horretan, badaezpada frenatu ez eta aurrera, kilometro batera gelditu ginen ea kolperik hartu zuen karrozeriak (zorionez ez). Barrezka lehertu ginen orduan: Hori da! Publikoa gorrotatzeko azken akto hori jeinuzko keinua izan da, Ander eta Xabier!

Gaur (igandea azaroak 4) Ondarroan da Publikoari Gorroto. Ondoren, makina bat herritan
. Zoazte eta ikus. Kontuz gero autoz alde egitean.

etiketak: antzerkia
jon eskisabel
jon eskisabel dio:
2012/11/04 13:05
Nik Luhuson ikusi nuen ostegunean eta nik ere gozatu nuen Lipusen antzezpenarekin. Tom Waitsen imitazioa nabarmena da. "Publikoa gorroto"-n bere ibilbideko hainbat antzezlanetako pertsonaiak berreskuratzen ditu Lipusek, eta horien artean Tom Waits ere bada. Izan ere, "Kafe aleak" liburuan Lipusek berak kontatzen duenez, Waitsek Donostian abestu zuen egun berean, "Ton Waits"-en kontzertu "alternatiboa" eskaini zuen Azkoitiko Mataidexen.
"Publikoa gorroto"-ri zenbait momentutan darion biolentzia nabarmenduko nuke, Michael Hanekeren "Funny Games" filma gogora ekarri zidana.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004