Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Lo-jantzien xarma

2012/11/13

Inkesten harira sortutako posta

Lo-jantzien xarma - Gehiago irakurri

Berrogei urte eta orain hau!

2012/11/12

Demokrazia indarrean jarri ondoko lehen udal-hauteskundeetan (1979) EAJk irabazi zuen, Eibarren, Alderdi Sozialistaren aurretik. Biharamunean elkarrekin topo egin genuen Benigno Baskaranek eta biok Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren leihatila aurreko ilaran. Zer edo zer esate aldera, esan nion: “ze moduz, Benigno?” Eta berak erantzun, bekozko ilunez: “berrogei urte ta oiñ hau!”. Ezker abertzaleari ere horrelako zerbait esan beharko: “berrogei urte eta orain hau!”.

Berrogei urte eta orain hau! - Gehiago irakurri

Barna beat

2012/11/12

"“No encontré rosas para mi madre”, José Antonio García Blázquez.

Barna beat - Gehiago irakurri

Munstro zoragarri bat

2012/11/10

Azaroaren 1ean bete zituen urteak, eta, ikusle guztiokin ospatu nahiko balu bezala, oparirik ederrena eskaini zigun: Publikoari gorroto obraren estreinaldia; neuk idatzia denez niretzat bereziki esanguratsua, baina edonola ere euskal antzerkia maite duten guztientzako albiste pozgarria. Iñigo Ibarrari buruz ari naiz, antzerkian Ander Lipus. Txikitatik komediantearen harra barruan sumaturik Markinatik Madrilera joan zena ikasten, handik bueltan Bilbon antzerki esperimentalerako faktoria bat martxan jarri zuena (Mina Espazioa hasieran, Antzerkiola Imajinarioa gero), eta orain, talde iraunkor baten egiturari eustea ezinezkoa denez, Huts teatroa muntatu duena, diru-laguntzarik gabeko garaietarako antolakunde xume baina eraginkorra.

Munstro zoragarri bat - Gehiago irakurri

Inbidia

2012/11/09

Leizezaleok pozarren atera ginen bart Victoria Eugeniatik baina ez, ordea, iritzi bereko. Hainbatek Werner Herzog-en filma ederra goretsi zuen, bazen Juan Luis Arsuagaren hitzalditxoak liluratu zuenik, ale bana eman ziguten liburua (Altxerri. Aia, 2012) gustura jaso zuenik izan zen bezalaxe. Ni, ordea, txundituta atera nintzen duela berrogeita hamar urte Altxerriko labar margoak estreinako aurkitu zituzten hiru lekukoen hizjarioaz.

Inbidia - Gehiago irakurri

Zigorra eta grazia

2012/11/09

Nietzscheren "Moralaren genealogia"z

Zigorra eta grazia - Gehiago irakurri

Txango bat Azurmendiren liburuetan barrena

2012/11/09

“Azurmendi anglosaxoia izan balitz, munduko intelektual handienen artekotzat joko lukete denek” esan zidan noizbait lagun batek, ahaztu zait nork, esaldiak ez baininduen harritu. Izan ere, Joxeren ahotik zein lumatik ikasteko aukera izan dugun guztiok sentitu dugu inoiz halako sentipen bikoitza: zelako zortea, horrelako gizon jakintsuaren irakaspenak jaso ahal izatea, eta zelako pena, haren hitzek eta idazkiek duten baino oihartzun handiagorik ez izatea. Dena dela, sakonxeago pentsatzen jarrita, mugapen hori ez genuke zertan tamaltzat hartu: Azurmendi den bezalako intelektual handia da, besteak beste, herri txiki baten bizi beharrari lotu zaiolako, haren minekin mintzen eta petralkeriak barkatzen jakin duelako; osterantzean, Kanten kantiketan espezializaturiko kantiano kategoriako bat izan zitekeen, agian, berezilarien biltzarretan bildutako bitxorraroei bildungsroman bitxienak kontatuko zizkiena.

Txango bat Azurmendiren liburuetan barrena - Gehiago irakurri

Araua ziurtatzen duen salbuespena

2012/11/09

Puerto Ricok Estatu Libre Elkartua izaten jarraitzearen aurka bozkatu du, ez du independentziarik areagotu nahi eta Estatu Batuetako 51. estatu bihurtzearen alde azaldu da. Araua ziurtatzen duen salbuespena ote?

Araua ziurtatzen duen salbuespena - Gehiago irakurri