Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Emakumeak eta dantza Iruritan

Emakumeak eta dantza Iruritan

Oier Araolaza 2013/03/25 15:55
Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan.

Baztango mutil-dantzetan emakumeen parte hartzea dela eta nobedadeak izan dira azken aldian. Emakumeek mutil-dantzen ez dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea hautatu dute. Hau da, plazan mutil-dantzak daudenean eta bertan emakumeen parte hartzea onartzen denean, dantzaldi paraleloak antolatu beste plaza batean gizonezkoekin soilik.

Azken urratsa Baztango Mutil-dantzari Taldearen sorrera izan da. Aurkezpen mezuan ez dute ezer argirik adierazi, baina Baztanen jakinekoa da emakumerik gabeko mutil-dantzak plazaratzeko antolatu dutela elkarte hori. Talde horrek emanaldiak "eskaini" nahi ditu, emanaldi itxiak, kanpoko inoren sarbiderik gabekoak, eta beraz, emakumerik gabekoak.

Nire hitzaldian dantzaren alorrean emakumearen parte hartzearekin izan diren hainbat gorabehera errepasatuko ditut. Historian zehar hainbat unetan gertatu da emakumeak dantzatik kanpo utzi dituztela. Elizak lehenengo, botere politikoak ondoren, dantza tradizionalen alde lan egindako asmo oneko elkarteek azkenik... Eta bitxia da, ze kanpoan uzteko ahalegin bakoitzak erakusten digu orduan ere dantzan ari zirela emakumeak, plazan... Alegia, emakumeak beti izan direla plazan dantzan, eta plazatik kanporatu nahi horrekin luzaroaaannn dihardutela borrokan.

Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzetan

  • Martxoak 26, asteartea, 19:00etan
  • Irurita, Gizarte bilgunea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter