Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hainbat eta berdinezak... ez dira gauza bera

Hainbat eta berdinezak... ez dira gauza bera

Amatiño 2013/03/23 23:40
Irratian diharduen solaskideak dio, serio asko, euskal gizartearen aniztasuna adierazteko edo: “Euskal Herrian alderdi desberdinak daude eta alderdi desberdinek jarrera desberdinak dituzte”. Bai ote?

Seguru gero ez dagoela esaldi hori ulertuko ez duen euskaldunik, baina seguru ere gure aita zenak ez lukeela inondik ere horrela esango. Zelan esango ote lukeen? Egia esan ez dakit, ahaztu egin zait…

Niri beti jaramonarazi izan dit gure gurasoen trebetasunak, guk baino dezente gehiago eta hobeto euskaraz hitzegin arren, erraz asko konpontzen baitziren guk orain ezinbestekotzat jotzen ditugun edozenbat hitz eta adiera erabiltzeke. Adibidetzat baino ez bada ere, jadanik, beraz, espero, posible, horrez aparte, aitzitik, agian, suposatu etabar luzea… sekula esan gabe –eta euren premiarik gabe-- hil ziren gure gurasoak

Baina gatozen gaurko harira. Gaztelaniazko kalkoari ("en el País Vasco hay partidos diferentes, y los partidos diferentes tienen posiciones diferentes") horren estu-mestu oratu beharrik gabe... ba al dago beste modu jatorragoren bat hasierako esaldi hori euskaraz esateko?

Hasteko gogoan izan behar, gaztelaniaz diogunean “en el País Vasco hay diferentes partidos” ez dugula esan gura izaten, funtsean, berdinak ez direnik, asko, edozenbat edo hainbat daudela baino. Hau da, beste modu batez esanda, badakigu eta jakinekoa da  “Euskal Herrian hainbat alderdi daudena” berdinak izan edo ez.

Eta, nahiz berdinak izan nahiz ez, Euskal Herriko alderdiez ari garenez gero, bertako alderdi guztiez ari gara. Hau da, “Euskal Herrian hainbat alderdi daude eta alderdiok (dauden guztiek, dauden horiek)…” zenbait jarrera dituzte.

Hori bai, azkenean, Euskal Herrian dauden alderdiok zenbait jarrera dituzte, berdinak ez diren jarrerak hain zuzen ere. Alegia, euren arteko jarrerak desberdinak dira, ezberdinak edo berdinezak.

Horretara, erdal kalkoaren morroi izan beharrean, ez ote litzateke jatorrago eta zehatzago izango honelako zerbait: esatea: “Euskal Herrian hainbat alderdi daude eta alderdiok jarrera berdinezak dituzte”. Edo Pello Esnalek esango lukeenez: “Hainbat alderdi daude Euskal Herrian eta alderdiok dituzte jarrera berdinezak”

Hainbat

Hainbat eta berdinezak... ez dira gauza berbera

jaime
jaime dio:
2013/03/24 09:51
Eskerrik asko Luis Alberto. Zuk egindako xehetasuna, egokia ez ezik, ongi etorria dela guztiontzat esango nuke, batez ere, euskara ama-hizkuntza izan ez dugunontzat. Nik, behintzat, eskertuko nizuke horrelako zuzenketak sarriago plazaratuko bazenitu. Jakina, nire asmoa ez da dohaineko euskarazko klaserik jasotzea. Ez horixe! Dena dela milesker!
Izan untsa.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: