Blogak
Aipatu behar al da editorea
2012/12/09(Ortzadar gehigarrian, 2012ko abenduaren 8an ateratako artikulua, Durangoko Azokaren aitzakiaz, editore ofizioaz, lan horren ikusgarritasunaz, eta abar, urteurren pertsonal bat aipatzeaz gainera)
Ornelia Muttiren bularrak
2012/12/08Hogeita bost urteren bueltan, orduko ikusentzule ezezagun horietako batekin ustekabean topo egin eta oroitarazi dit Ornelia Muttiri ETBn egin nion elkarrizketa. Nonbait biok ditugu gogoan, oraindik ere, antzezlariaren bular eztiak, baina ez arrazoi berberengatik.
DDT: pertsonen Internet #azoka47 #kabia
2012/12/08Asko kostatzen zait jendaurrean hitz egitea, baina lagunei ezetz esatea ezinezkoa izaten da batzuetan. Kabi@ Durango. 2012ko abenduak 8.
"Idazten ari dela idazten duen idazlea" Iban Zaldua (Elkar, 2012)
2012/12/07Iban Zalduaren azkenengo liburua izan dut esku artean egunotan. Literatura hizpide duten 22 ipuin laburrez osatutako bilduma erakargarria. Gomendagarria, esate baterako, Durangon egingo duzu osteratxo horretan zureganatzeko.
Elkarrizketak eta ileapaindegiko metxak
2012/12/06Ostiraleko katekorratza: ileetatik tiraka jarraitzen dugu
Irakurle kluba Eibarko liburutegian
2012/12/06Ez da bene-benetako Irakurle Kluba izango, baina oso antzerako ekimena antolatu du Eibarko Udal Liburutegiak datozen hilabeteetarako. Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duen programa bati helduz, "Idazlearekin berbetan" jarri du abian. Urtarriletik apirilera 4 liburu irakurri, aztertu eta komentatuko dira, idazleekin eurekin batera.
Jaramon egin eta jaramon eragin, jaramonarazi
2012/12/05Ez dut nik uste oso argi dugunik zelan esan, euskaraz, “prestar la atención / to pay attention” eta “llamar la atención / to call attention” moldeak.
