Umiendako liburu intelijente bat
Igual tostoi intragable bat espero nebalako eta kontrastiangaittik, baiña gustau jata. Nahikua gaiñera. Liburuan sorreria zein izan dan jakinda (idazliak bere ahizta txikixari lotarakuan asmautako ipoiñak) errefrau gaztelar burutsua nekan goguan: “si no hay mata no hay patata”, eta beraz liburu arola imajinatzen neban, betegarri askoduna, tartian aspergarrixa. Baiña ez: horren ordez, ondo harilkatutako historia bat dago, hiru planotan kontauta (arratoia, saguak, subia), narraziño-erritmo egokixakin, hizkera aberatsakin, eta garrantzitsuena: umiak tontotzat hartzen ez dittuana.
Aparte aittatzeko modukua, alkantarilletako munduan erretratua. Marrazki bizidun pelikula zoragarri ha ekarri desta gogora, “El mundo secreto de la Sra. Brisby”. Erretratu erakargarrixa danik ez dot esango, baiña kaka artian halako edertasun bat topau leikiala erakusten dabena, begirada egokixakin ikusi ezkeriok. Seguro idazliak (Lekeittioko eskolako gurasua bera) pozik ezagutuko leukiazela herriko azpiko kaliak...