Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Harrizko atea, labarrean

Harrizko atea, labarrean

Amatiño 2013/04/29 00:10
Ez dut nik esango sasi-harresi horrek historia handirik izan dezakeenik; behar bada hainbat kortaren edo lur-eremuren arteko zatiketa besterik ez da, baina onartu ere onartu beharko, ate-mota hori behintzat ez dela ohikoa baserritarren artean.

Basoa625

Ezker-eskuinez harresia eta, erdian, atea. Behaldean, berriz Jose Maria Errementeria medikuak (1894-1970) eraiki zuen behatokia

Argazkiko mendi-malda amiltsua itsasgain-gainean omen zegoen orain dela ehundaka mila urte. Olatuek gogotik jotzen zuten, antza, labar hori. Egun, ostera, itsas-ertza --Debako hondartza alegia--, berrehunen bat metro beherago dago, eta nik behintzat betidanik ezagutu izan dut zuhaitzez, txaraz eta elorriz estalia. Usapalen paradisua izan da oraintsu arte.

Azken astebeteotan, berriz, ingurua garbitu eta sastrakak erretzeari ekin diote, "Elizburu" egitasmoaren arabera etxe-sail berriren bat egiteko nonbait eta, horra non, dena ebaki eta moztu ostean, azaldu den ustekabeko ate eta guztiko harresia.

Ez dut nik esango sasi-harresi horrek historia handirik izan dezakeenik; behar bada hainbat kortaren edo lur-eremuren arteko zatiketa besterik ez da, baina onartu ere onartu beharko, atea behintzat ez dela ohikoa baserritarren artean.

Hala ere, ez lar arduratu. Laster asko baten bat etorriko da eta botako du.

Basoa2625

Zer egiten du ate honek hor?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: