Espainiako lanik eza, markarik marka
Ahaztuxeak diren beste datu bi honako hauek dira. Batetik, 1981etik 1995ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia Espainiakoa baino handiagoa izan zela, urtez urte. Eta, bestetik, azkenengo hogeita hamabi urteotan, hamahirutan baino ez dugula izan %15etik beherako langabeziarik.
Espainiako lanik eza %27,2 bestekoa zen martxoaren 31an. Hau da, 1981etik honako daturik eskasena eta, behar bada, 1936-39ko gerraostean sekula izan den larriena. Euskal Autonomia Erkidegoaren datua, berriz, 1998tik hona izandako handiena baina, ahaztu zaigun arren, 1981tik 1997ra arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino urriagoa.
Hauek dira 2013ko lehen hiru hilabeteko lan-datuak, Espainiako Estatistika Nazio Institutuak argitara eman berri dituenak.